Berbaizu Euskara Elkartea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Berbaizu Euskara Elkartea Deustun euskara bultzatzeko xedea duen elkartea da. Euskaldunen hizkuntz komunitatea trinkotu eta sendotzeko egiten du lan. Horretarako hainbat lan ildo ditu irekita, adibidez umeentzako aisialdia (Txantxiku), hilabetero dohain 2.000 etxe baino gehiagotara banatzen den herri aldizkaria (Prest!), Deustualdeko Berbalagun egitasmoa, hainbat kultur jarduera iraunkor (Irakurlearen Txokoa, Kantugintza taldea...), gazte arloa (Kar kar), jaietako lantaldea (Deustuko Jaien eta Deustuko Ihauterien antolaketan parte hartuz), edo normalkuntza lantaldea, beste batzuen artean. Deustualdeko hezkuntz eragileak biltzen dituen Euskararen Unibertsoan ere egiten du lan, dinamizazio lanak eginez.

Kanpo Loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]