Edukira joan

Lau teatro arestiar: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Eliatxo (eztabaida | ekarpenak)
tNo edit summary
Eliatxo (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
20. lerroa: 20. lerroa:


</blockquote>
</blockquote>

== Erreferentziak ==
{{erreferentzia_zerrenda|30em}}

== Kanpo estekak ==
{{autoritate kontrola}}

19:58, 26 iraila 2024ko berrikusketa

Lau teatro arestiar
Datuak
IdazleaGabriel Aresti (1973)
Argitaratze-data1973
GeneroaAntzerkia
Jatorrizko izenburuaLau teatro arestiar
HizkuntzaEuskara
ArgitaletxeaLur
HerrialdeaEuskal Herria
Orrialdeak235
ISBN9788470990274

Lau teatro arestiar 1973an Lur editorialak argitaratutako Gabriel Arestiren obra da, bere lau antzerki biltzen dituena.[1][2][3] Liburuaren hitzaurrea Ramon Saizarbitoriak egin zuen.[4] Antzerki obra honek, beste batzuekin batera, argi uzten du Aresti bere poesiagatik bai, baina baita bere antzerkiagatik dela ezaguna.[5] Bere azken obretariko bat da, honen ondoren Ipuinak (1979) eta Artikuluak; hitzaldiak; gutunak (1986) argitaratu ziren soilik.[6] Liburuan agertzen diren 4 antzerkiak Bi teatro popular eta Bi teatro kristau izenburupean bildu zituen Arestik, gaiari kasu eginez egindako klasifikazio batetan. Elkarrizketetan oinarritzen diren obra hauetan, askotan agertzen dira umorea eta ironia.[5]

Mikel Antzak hurrengo hitzak idatzi zituen Lau teatro Arestiarri buruz 1986aren Apirilean Susak eginiko argitalpenerako:

Ez dira mugimendu askoko obrak, guztiz alderantziz baizik; hitzak, elkarrizketak du pisurik handiena dramaren haria ehuntzerakoan. Obra horietan kritika bat dago, baina egileak ez du partidu argirik hartzen, edo agian bai, baina modu oso apokaliptikoan, batera eta bestera banatuz zaplastadak.

     Ageri da, Arestik garaiko antzerki baliabideak zituela gogoan eta konplikazio eszeniko handiko obrak idatzi zituela, baina bestalde, garaiko ikuslearentzat minak zitezkeen gaiak tratatzen zituela enbarazu handirik gabe. Europar antzerki joerak ere nabari daitezke, baina esan bezala luze joko liguke horrek (dena dela, luze joko digun arren azterketa sakonago hori agintzen dut).

     Azkenik, galdera bat bururatzen zait: nolatan ez ditu inork azken une hauetan eszenaratu Arestiren obrak? Agian erreparo gutxiago dugulako atzerriko antzerkigileak eszenaratzen, nahiz eta beren ideologiarekin ados ez egon, gureak baino, beren ideologiarekin ados ez gaudelako…

Erreferentziak

  1. «ganbila.eus» www.ganbila.eus (Noiz kontsultatua: 2024-09-26).
  2. (Gaztelaniaz) «Lau teatro arestiar» datos.bne.es (Noiz kontsultatua: 2024-09-26).
  3. Aresti, Gabriel. (1973). Lau teatro Arestiar. Lur editoriala ISBN 978-84-7099-027-4. (Noiz kontsultatua: 2024-09-26).
  4. “Lau teatro Arestiar” liburuko hitzaurrean Saizarbitoriak Arestiren eraginaz | Gabriel Aresti Kultura Elkartea. 2013-06-21 (Noiz kontsultatua: 2024-09-26).
  5. a b «Bilbaopedia - Gabriel Aresti» www.bilbaopedia.info (Noiz kontsultatua: 2024-09-26).
  6. «Biografía español. Gabriel Aresti, escritor y poeta español. Biblioteca español. Instituto Cervantes» www.cervantes.es (Noiz kontsultatua: 2024-09-26).

Kanpo estekak