Merkatu-kuota: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Joxemai (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Chobot (eztabaida | ekarpenak)
t robota Erantsia: ko:시장 점유율
13. lerroa: 13. lerroa:
[[fr:Part de marché]]
[[fr:Part de marché]]
[[ja:市場占有率]]
[[ja:市場占有率]]
[[ko:시장 점유율]]
[[ms:Bahagian pasaran]]
[[ms:Bahagian pasaran]]
[[nl:Marktaandeel]]
[[nl:Marktaandeel]]

05:00, 1 martxoa 2010ko berrikusketa

Enpresaren ekonomian, merkatu-kuota aldi jakin batean enpresa baten produktu edo zerbitzu salmentek produktuari dagokion sektoreko salmenta guztietan duen neurria da, ehunekotan. Adibidez, herri bateko okindegi guztietan 100 mila euroko salmenta izanik, okindegi baten salmentak 15 mila eurokoak izan badira, okindegi horretako merkatu kuota 15/100=%15ekoa da.

Salmentak dirutan neurtu ordez, unitatetan ere neur daitezke; merkatu-kuotak salmentei buruzkoak izateaz gainera, sektoreko bezero kopuruari buruzkoak ere izan daitezke (telefono konpainietan, esaterako). Ohizkoa da, orobat, enpresak bere helburuak merkatu-kuota jakin bat lortzeari begira ezartzea (bi urteren buruan, merkatuaren %25 lortu behar dela, adibidez).

Merkatu-kuotak enpresa bakoitzak sektore batean duen nagusitasuna adierazteko erabiltzen dira. Merkatu-kuoten banaketa nolakoa den, merkatu-mota ezberdinak bereizten dira. Horrela, monopolioa enpresa bakar batek merkatuaren kuota nagusiena duelarik gertatzen da. Duopolioan merkatua bi enpresen artean banatzen da, merkatu-kuotak ezberdinak izan daitezkeen arren. Merkatua enpresa gutxiren artean banatzen denean, merkatu-kuota nabarmenak lortuz, oligopolioa dagoela esaten da. Azkenik, merkatua enpresa askok osatzen dutenean, bakoitzak merkatu-kuota txikia dagoela, merkatua zatikatuta dagoela esaten da eta konkurrentzia perfektoko egoeraren ezaugarriak izango ditu.