Duopolio

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Ekonomian, duopolioa bi enpresa ekoizle soilik dituen merkatu egoera oligopolistikoa da. Adibidez, Visa eta Mastercard enpresek duopolio bat osatzen dute ordainketa elektronikoaren merkatuan, de facto bi enpresa hauek dira nagusi baitira sektore horretan. Duopolio batean jarduten bi enpresek bi funtsezko aukera dituzte euren estrategiak erabakitzerakoan: norbere etekinak maximotzearen aldera lehian aritzea, alde batetik, eta itun baten bitartez, kolusio egoera batera heltzea, bestetik, kontsumitzailearen kaltetan ekoizpena mugatuz eta prezioak gehituz, karteletan bezala. Fusioaren aukera ere aztertu da duopolioa aztertzen duten ereduetan.

Duopolioa aztertzeko Cournoten duopolioa, Bertranden duopolioa, Stackelbergen duopolioa, Hotelling eredua eta beste zenbait eredu mikroekonomiko garatu dira, enpresei eta merkatuari buruzko konjetura multzo desberdinetatik abiatuz eta oligopolioaren eredu sinple moduan. Konjetura eta hipotesi hauek enpresek erabakitzeko oinarritzat hartzen dituzten aldagaietan (prezioa Bertrand duopolioan eta ekoizpena Cournoten duopolioan, esaterako), lehiakideen erabakien sekuentzian eta erabakien errepikapenean datzate. Ekonomiaz gainera, duopolioa joko-teoriaren baitan aztertzen diren egoerak dira, erabateko lehiazko nahiz lankidetzazko joko moduan.