Merkatu-kuota: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Joxemai (eztabaida | ekarpenak)
tNo edit summary
t robota Erantsia: he:נתח שוק
12. lerroa: 12. lerroa:
[[es:Cuota de mercado]]
[[es:Cuota de mercado]]
[[fr:Part de marché]]
[[fr:Part de marché]]
[[he:נתח שוק]]
[[ja:市場占有率]]
[[ja:市場占有率]]
[[ko:시장 점유율]]
[[ko:시장 점유율]]

20:46, 11 maiatza 2010ko berrikusketa

Enpresaren ekonomian, merkatu-kuota aldi jakin batean enpresa baten produktu edo zerbitzu salmentek produktuari dagokion sektoreko salmenta guztietan duen neurria da, ehunekotan. Adibidez, herri bateko okindegi guztietarako salmenta 100.000€ izanik, okindegi baten salmentak 15.000€ izan badira, okindegi horretako merkatu kuota 15.000/100.000=%15ekoa da.

Salmentak dirutan neurtu ordez, unitatetan ere neur daitezke; merkatu-kuotak salmentei buruzkoak izateaz gainera, sektoreko bezero kopuruari buruzkoak ere izan daitezke (telefono konpainietan, esaterako). Ohizkoa da, orobat, enpresak bere helburuak merkatu-kuota jakin bat lortzeari begira ezartzea (bi urteren buruan, merkatuaren %25 lortu behar dela, adibidez).

Merkatu-kuotak enpresa bakoitzak sektore batean duen nagusitasuna adierazteko erabiltzen dira. Merkatu-kuoten banaketa nolakoa den, merkatu-mota ezberdinak bereizten dira. Horrela, monopolioa enpresa bakar batek merkatuaren kuota nagusiena duelarik gertatzen da. Duopolioan merkatua bi enpresen artean banatzen da, merkatu-kuotak ezberdinak izan daitezkeen arren. Merkatua enpresa gutxiren artean banatzen denean, merkatu-kuota nabarmenak lortuz, oligopolioa dagoela esaten da. Azkenik, merkatua enpresa askok osatzen dutenean, bakoitzak merkatu-kuota txikia dagoela, merkatua zatikatuta dagoela esaten da eta konkurrentzia perfektoko egoeraren ezaugarriak izango ditu.