Bretton Woodseko batzarra: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Joxemai (eztabaida | ekarpenak)
t Ezabatutako kategoria: Finantzak; Gehitutako kategoria: Finantza erakundeak, HotCat erabiliz
Joxemai (eztabaida | ekarpenak)
t Bretton Woodseko Batzarra izenburuaren ordez, Bretton Woodseko batzarra ezarri da
(Ez dago alderik)

09:10, 7 urria 2011ko berrikusketa

Mount Washington Hotel, bileren egoitza.

Bretton Woodseko Batzarra, edo, ofizialki, Nazio Batuen Moneta eta Finantza Batzarra, 1944ko uztailaren 1 eta 22 bitartean Bretton Woodsen (New Hampshire, AEB) 45 herrialde aliatuetako 730 ordezkari bildu zituen biltzarra izan zen, Bigarren Mundu Gerraren ostean munduko moneta eta finantza sistema arautzeko.

Biltzarraren emaitza bezala, deritzon Bretton Woodseko sistema eratu zen, non 1970eko hamarkada arte iraun zuen moneta trukatzeko arautegia osatu zen. Gainera, Berreraikuntza eta Garapenarako Nazioarteko Bankuak (gaur egun Munduko Bankuko zati bat), GATTek (Tarifa eta Sal-erosketarako Akordio Orokorra) edo Nazioarteko Diru Funtsak bilera horietan dute jatorria.