Edukira joan

Nazioarteko Diru Funtsa

Artikulu hau Wikipedia guztiek izan beharreko artikuluen zerrendaren parte da
Artikulu hau "Kalitatezko 2.000 artikulu 12-16 urteko ikasleentzat" proiektuaren parte da
Wikipedia, Entziklopedia askea

Nazioarteko Diru Funtsa
Datuak
Izen laburraFMI, FMI, FMI, FMI, FMI, FMI, FMI, FMI, IMF, IMA, IMF, IWF, FMI, IMF, NDF, MMF, FME, MMF, ΔΝΤ, HPF, ХПФ, AGS, IMF, FMI, DMI, SVF, IGF, MFW, FMI, MMF, MDS, FMN, XVF, FMI, XVJ, ХВЖ, MMF, ММФ, MMF, СБП, ไอเอ็มเอฟ, FMI, ԱՄՀ, CAI, TVF, МВФ, МВФ, ХВФ, YMF, ЭВФ, ОУВС, МВФ, MMF, МВФ, FMI, 아이엠에프, ХААФ, სსფ, IMF, ММФ, ХВФ, RVF, IMF eta FMI
Motanazioarteko finantza-erakundea eta Nazio Batuen agentzia espezializatua
HerrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Jarduera
KidetzaNetwork for Greening the Financial System (en) Itzuli eta ORCID
Enplegatuak2.908 (2022ko apirilaren 30a)
Agintea
Zuzendari exekutiboaKristalina Georgieva
Zuzendaritza-taldea
Egoitza nagusi
JabeaNazio Batuen Erakundea
Historia
Sorrera1944ko uztaila
1945
webgune ofiziala
Facebook: 109505255742373 Twitter: IMFNews Instagram: the_imf LinkedIn: international-monetary-fund Youtube: UCIYhr3JsLYfKkCM7-W5B6DA Flickr: 38851430@N07 Edit the value on Wikidata

Nazioarteko Diru Funtsa edo NDF Nazio Batuen Erakundearen erakunde espezializatua da, kanpo-merkataritza bultzatzeko eta txirotasuna murrizteko helburua duena eta 1944ko uztailaren 22an Bretton Woodsen (Estatu Batuak) egindako Nazio Batuen Erakundearen konbentzioan sortua. Gaur egun, 185 herrialde ditu kide. Egoitza Washington Hirian du.

Bere eginkizunak dira: moneta trukaketen indizeak eta ordainketa balantzak ikuskatzea edo laguntza ekonomikoa zein teknikoa eskaintzea. Bere helburuak, erakundeak berak dioen bezala, «kooperazio ekonomiko globala suspertzea, finantza egonkortasuna ziurtatzea, nazioarteko sal-erosketak erraztea, garapen iraunkorra eta lan tasak bultzatzea eta pobrezia murriztea» dira.

1944an, Bigarren Mundu Gerran aliatuta zeuden 44 herrialdetako 730 ordezkariren bilera batean, Bretton Woods-en akordioetan sortu zen, batez ere Harry Dexter White-en eta John Maynard Keynes-en ideiengatik[1].

1945eko abenduaren 27an sartu zen indarrean, nazioarteko moneta-sistema berreraikitzeko asmoz eta 29 herrialde kide zirelarik.

1976tik aurrera, kanbio-tasa finkoko sistema desagertu ondoren, NDFren zeregin nagusia estatuei kredituak ematea izan zen, haiek NDFren neurriak ezartzearen truke[2]. 2010ean, kuoten 14. berrikuspen orokorrean, NDFren finantza-funts erabilgarriak 755.700 milioi dolarrekoak ziren[3].

Funtsaren eta beste jarduera batzuen bidez, hala nola estatistikak eta datuen bilketa; herrialde kideen jarduera ekonomikoak monitorizatzea, eta politika konkretuen eskakizuna[4], NDFk, herrialdeetako ekonomia hobetzeko, lan egin behar dela aldarrikatzen du[5], eta, horretarako, erakundeak aldarrikatzen dituen helburuak hauek dira[6]: nazioarteko moneta-lankidetza eta nazioarteko merkataritza sustatzea, langabezia murriztea, kanbio-tasa jasangarriak lortzea, hazkunde ekonomikoa lortzea, eta kide diren herrialdeei baliabide ekonomikoak ematea.

NDF finanziatzeko iturriak bi dira: kuotak eta mailegua. Kuotak herrialde kideek erakundearen funts komunera egindako ekarpenak dira. Ekonomia hobeagoa duten herrialdeek ekarpenak proportzionalki handiagoak egiten dituzte ekonomia txiroagoa duten herrialdeek baino. Gainera, kuoten obligazioek gora egiten dute aldizka, NDFk giro eskubide berezi gisa erabil ditzakeen baliabideak gehitzeko.

Finantza zailtasuna larriak pairatzen dituzten herrialdeei laguntza ematea erakunde honen helburu nagusia da. Ordainketa balantzan arazoak dituzten herrialde bazkideek maileguak edo bere ekonomia sistema antolatzeko laguntza eskatu ditzakete. Ordainetan, hainbat egitura erreforma martxan jartzea eskatzen zaie, krisialdia areagotu ez dadin eta, batez ere, etorkizunean krisialdi gehiagorik nozitu ez dezaten.

Hala ere, jokabide horrek kritika ugari ekarri ditu. Europako eta AEBetako korporazioei laguntzen zieten diktadurak babestea leporatu diote. Demokrazia, giza eskubideak edo lan-eskubideak kontuan ez hartzea ere egotzi zaio. Polemikak mugimendu altermundialistaren sorrera bultzatu du.

Sorkuntza eta arauak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

NDF 1944ko uztailean sortu zen Bretton Woods-eko akordioen konferentzian, Bigarren Mundu Gerraren ondoren Nazioarteko Moneta Sistemaren egonkortasuna bermatzeko. 1945eko abenduaren 27an hasi zen ofizialki, lehen 29 herrialdeek hitzarmena berretsi ondoren[7].

Ordezkari estatubatuarra zen (eta geroago jakin zenez baita sobietar espioia ere[8]) Harry Dexter Whitek proposatzen zuen orden ekonomiko berriak, hiru arau zituen:

  • Estatu bakoitzak bere moneta zehaztu behar zuen urreari edo Estatu Batuetako dolarraren baliokidetasun erlazioari dagokionez.
  • Monetaren balioak % 1eko marjinaren barruan bakarrik aldatzeko aukera zuen bere parekotasun ofizialarekin alderatuta.
  • Estatu bakoitzak arduratuko zen parekotasun hori defendatzeaz ordainketen balantzaren oreka zainduz.

Beraz, nazioarteko moneta-sistemaren eginkizuna zen moneta-ortodoxia sustatzea munduko merkataritza garatzeko testuinguru egokia izan zedin, Bigarren Mundu Gerraren ondoren berreraikitze-prozesuan zailtasunak zituzten herrialde batzuei maileguak emanez.

Estatutuen arabera, zenbait helburu ditu: Nazioarteko moneta-lankidetza sustatzea; nazioarteko merkataritzaren hedapena eta hazkunde orekatua erraztea; kanbio-egonkortasuna sustatzea; estatu kideen arteko transakzio arruntetarako alde anitzeko ordainketa-sistema ezartzen laguntzea; munduko merkataritza hedatzea zailtzen duten kanbio-murrizketak ezabatzea, eta estatu kideei konfiantza ematea funtsaren baliabideak aldi baterako eta berme egokiekin haien eskura jarriz. Horrela, iraupena laburtzeko eta ordainketa-balantzen desoreka gutxitzeko, aukera ematen die beren ordainketa-balantzen desorekak zuzentzeko nazioko edo nazioarteko oparotasunerako neurri kaltegarrietara jo gabe[9].

NDFa, gutxi gorabehera, garai hartako beste erakunde ekonomiko handi batzuen osagarria da, hala nola Munduko Bankua, BIRD (Berreraikuntza eta Garapenerako Nazioarteko Bankua), aldi berean sortua, eta GATTen Akordio Orokorra handik gutxira sinatua.

Bretton Woodseko negoziazioetan, britainiar ordezkariak, John Maynard Keynes ekonomialariak, erakunde garrantzitsuago bat sortzea proposatu zuen, nazioarteko moneta bat jaulkiko zuen benetako Munduko Banku Zentrala: Bancor. Proposamen hori baztertu egin zen Estatu Batuentzat dolarrarekiko eragina galtzea suposatuko zuelako.

Finantza baliabideak ematea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Finantza-baliabideak ematen dizkie ordainketa-balantzan arazoak dituzten kideei. Estatu kide batek bere kuotaren % 25erako eskubidea dauka ordainketa-balantzan zailtasunak baditu. Funts gehiago behar izanez gero, egonkortze-plan bat negoziatu behar du. Mailegu bat jasotzen duen edozein kidek lehenbailehen ordaintzea nahi da beste herrialde batzuetarako kreditu-sarrera ez mugatzeko. Hori gertatu baino lehen, kreditua eskatzen duen herrialdeak adierazi behar du nola konpondu nahi dituen ordainketa-balantzaren arazoak hiru urtetik bost urtera bitarteko amortizazio-aldian dirua itzultzeko, batzuetan hamabost urtera iritsi badaiteke ere.

NDFren finantza zerbitzuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Drawing-rigths akordioak NDFren kreditu-politikaren muina dira. Eskubideari buruzko sinatutako akordio batek segurtasuna ematen dio kide den herrialdeari, kopuru jakin baterarainoko eskubidea izango baitu, normalean 12-18 hilabetez, epe laburreko ordainketa-balantzaren arazoari aurre egiteko. Normalean kalte-ordainketetarako erabiltzen da.

NDFren zerbitzu zabaldua: NDFk bere zerbitzu zabalduaren babesean kide den herrialde bati ematen dion laguntzak ziurtasuna ematen du herrialde kideak kopuru jakin bat eskuratu ahal izango duela, normalean hiru urtetik lau urtera bitartean, ordainketa-balantzan akats larriak eragiten ari diren egiturazko arazo ekonomikoak konpontzen laguntzeko.

Pobreziaren aurkako eta hazkunderako zerbitzua (1999ko azaroan egitura doitzeko zerbitzu indartua ordezkatu zuen). Zerbitzu horretan, interes-tasa txikiak kobratzen dira ordainketa-balantzan arazo iraunkorrak dituzten herrialde kide pobreenei laguntzeko. Mailegu-hartzaileek ordaintzen duten kostua NDFren urrearen salmentatik lortutako baliabideekin eta estatu kideek helburu horretarako NDFri ematen dizkioten mailegu eta dohaintzekin finantzatzen da.

Erreserbak osatzeko zerbitzua: Epe laburreko finantziazio gehigarria eskaintzen die estatu kideei, baldin eta aparteko zailtasunak badituzte ordainketa-balantzan, merkatuarengan bat-bateko konfiantza galerak sortutako kapital-irteerari aurre egiteko. Zerbitzu honek sortutako maileguen interesek gainordaina daukate, NDFren ohiko kredituen interesekin alderatuz.

Larrialdiko laguntza: 1962an irekitako zerbitzua, bat-bateko eta ustekabeko hondamendi naturalek eragindako ordainketa-balantzaren arazoak gainditzen laguntzeko estatu kideei. Zerbitzua 1995ean zabaldu zen, erakunde eta administrazio gaitasuna aldatu duen gatazka baten ondoren herrialde kide batean sortutako zenbait egoera kontuan hartzeko.

Estatu partaideak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
     NDFko estatu kideak      NDFko VIII. artikuluko 2., 3. eta 4. ataletako betebeharrak onartzen ez dituzten estatu kideak[10]

Gaur egun 190 herrialde dira kide. NDFko kide diren herrialde guztiak ez dira estatu subiranoak, eta, beraz, NDFko herrialde kide guztiak ez dira Nazio Batuen kide[11]. Nazio Batuetako kide ez diren NDFko herrialde kideen artean, jurisdikzio bereziak dituzten eremu ez subiranoak daude, eta, ofizialki, Nazio Batuen eskubide osoko estatu kideen subiranotasunaren pean daude, hala nola Aruba, Curaçao, Hong Kong, Macao eta Kosovo[12][13]. Kideak direnek ofizioz boto eskubidea duten kideak izendatzen dituzte, zeinak beherago aipatuak diren. NDFko kide guztiak Berreraikuntza eta Garapenerako Nazioarteko Bankuko (BIRD) kide ere badira, eta alderantziz[14].

Garai bateko kide dira Kuba (1964an atera zen) eta Taiwan (1980an NDFtik kanporatu zuten)[15]. Jimmy Carter Estatu Batuetako presidentearen babesa galdu ondoren kanporatu, eta Txinako Herri Errepublikak ordezkatu zuen[16]. Hala ere, Txinako Taiwan probintzia NDFren indize ofizialetan ageri da[17].

Kubaz gain, NDFkoak ez diren Nazio Batuetako gainerako estatuak Liechtenstein, Monako eta Ipar Korea dira. Andorra, berriz, 190. kide bihurtu zen 2020ko urriaren 16an[18][19].

Txekoslovakia zaharra 1954an kanporatu zuten eskatutako datuak ez emateagatik, eta 1990ean onartu zuten berriz ere, Belusezko Iraultzaren ondoren. Polonia 1950ean erretiratu zen Sobietar Batasunak presionatua, baina 1986an itzuli zen[20].

Kualifikazioak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Edozein herrialdek eska dezake NDFko kide izatea. NDFren eraikuntzaren ondoren, gerraosteko lehen urteetan, nahiko aske geratu ziren NDFko kide izateko arauak. Kideek, aldian-aldian, beren kuota ordaindu behar dute, eta ezin dute moneta-murrizketarik egin NDFren baimenik gabe; NDFren akordio-artikuluetako jokabide-kodea bete behar dute, eta estatuaren informazio ekonomiko eman behar dute. Hala ere, arau zorrotzagoak ezarri zitzaizkien Nazioarteko Diru Funtsari finantzaketa eskatzen zioten gobernuei[21].

NDFko herrialde kideek eskura dute: herrialde kide guztien politika ekonomikoei buruzko informazioa; beste kide batzuen politika ekonomikoetan eragiteko aukera; banku-laguntza teknikoa; zerga-gaiei eta truke-gaiei buruzko informazioa; ordaintzeko zailtasunen garaian finantza-laguntza, eta merkataritza- eta inbertsio-aukerak handitzeari buruzkoa ere[22].

Gobernadore-kontseilua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gobernadore-kontseilua herrialde bakoitzeko gobernadore batek eta gobernadore ordezko batek osatzen dute. Herrialde bakoitzak bere bi gobernadoreak izendatzen ditu. Batzordea, normalean, urtean behin biltzen da, eta berari dagokio zuzendari exekutiboa aukeratzea edo izendatzea. Gobernadore-kontseiluak ofizialki onartu behar ditu: kuota-gehikuntzak, esleipen bereziak, kide berriak onartzea, kideak nahitaez erretiratzea eta akordioko eta bizi-Legeetako artikuluak aldatzea, baina praktikan, NDFko batzorde exekutiboaren esku utzi ditu eskumen gehienak[23].

Nazioarteko Diru eta Finantza Komiteak eta Garapen Komiteak aholkatzen dute gobernadore-kontseilua. Nazioarteko Diru eta Finantza Komiteak 24 kide ditu, eta likidezia globalaren bilakaeraren eta garapen bidean dauden herrialdeei baliabideak transferitzearen jarraipena egiten du[24]. Garapen Komiteak 25 kide ditu, eta garapenerako gai kritikoei buruz eta garapen bidean dauden herrialdeetan garapen ekonomikoa sustatzeko behar diren finantza-baliabideei buruz aholkatzen du.

Gobernadoreen Kontseilua Kristalina Georgieva NDFko zuzendari-gerentearen menpe dago zuzenean[24].

Batzorde Betearazlea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Batzorde Betearazlea 24 zuzendari-exekutibok osatzen dute. Zuzendari-exekutiboek geografian oinarritutako zerrenda bateko 189 herrialde kideak ordezkatzen dituzte[25]. Ekonomia handiko herrialdeek beren zuzendari exekutiboa dute, baina herrialde gehienak lau herrialde edo gehiago ordezkatzen dituzten barrutietan biltzen dira[23].

2011ko martxoan indarrean sartu zen 2008ko Ahots eta Parte-hartzeari buruzko Zuzenketaren ondoren[26], zuzendari exekutibo bana izendatzen dute zazpi herrialde hauek: Estatu Batuak, Japonia, Txina, Alemania, Frantzia, Erresuma Batua eta Saudi Arabia[25]. Gainerako 17 zuzendariek 2 eta 23 herrialde arteko barrutiak ordezkatzen dituzte. Zuzendari bakoitzak boto eskubidea du, eta hauek % 16,74tik (Estatu Batuak) % 1,34rainoko aldea daukate (Afrikako 24 herrialde elkarrekin). Batzorde hori astero zenbait aldiz bildu ohi da[27]. Batzordearen osaera eta barrutia zortzi urtean behin berrikusteko programatuta dago[28].

NDFko zuzendari exekutiboen zerrenda, 2019ko otsailekoa
Herrialdea Eskualdea Ordezkatutako kideen kopurua Zuzendaria Boto gehien dituen herrialdea
AEB AEB 1 Mark Rosen AEB
Japonia Japonia 1 Masaaki Kaizuka Japonia
Txina Txina 1 Jin Zhongxia Txina
Belgika Benelux, Israel, eta Ekialdeko Europa 15 Anthony De Lannoy Herbehereak
Alemania Alemania 1 Steffen Meyer Alemania
Kolonbia Espainia eta Erdialdeko Amerika 8 Leonardo Villar Espainia
Indonesia Hego-ekialdeko Asia 13 Juda Agung Indonesia
Italia Mediterraneoko Europe 6 Domenico G. Fanizza Italia
Frantzia Frantzia 1 Herve de Villeroche Frantzia
Erresuma Batua Erresuma Batua 1 Shona E. Riach Erresuma Batua
Australia Ekialde Urruna 15 Nigel Ray Hego Korea
Kanada Atlantiko Iparraldea and Karibea 12 Louise Levonian Kanada
Suedia Ipar Europa 8 Thomas Östros Suedia
Turkia Erdialdeko Europa 8 Raci Kaya Turkia
Brasil Hego Amerikako Karibea 11 Alexandre Tombini Brasil
India Indiako azpikontinentea 4 Surjit Bhalla India
Hego Afrika Afrika 1 23 Dumisani Mahlinza Hego Afrika
Suitza Suitza, Polonia , eta Ekialde Hurbila 9 Paul Inderbinen Suitza
Errusia Errusia 2 Aleksei V. Mozhin Errusia
Iran Iran eta Ekialde Ertaina 8 Jafar Mojarrad Iran
Egipto Iparraldeko Afrika eta Ekialde Ertaina 11 Hazem Beblawi Arabiar Emirerri Batuak
Saudi Arabia Saudi Arabia 1 Maher Mouminah Saudi Arabia
Mauritania Africa 2 23 Mohamed-Lemine Raghani Kongoko Errepublika Demokratikoa
Argentina Amerikako Hego Konoa 6 Gabriel Lopetegui Argentina

Zuzendari kudeatzailea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nazioarteko Diru Funtsa zuzendari batek zuzentzen du. Zuzendari hori langileen burua da, eta batzorde exekutiboko presidentea. Zuzendaria da NDFko posturik boteretsuena[29]. Historikoki, NDFko zuzendaria europarra izan da, eta Munduko Bankuko presidentea, estatubatuarra. Hala ere, eredu hori gero eta gehiago jartzen da zalantzan, eta bi postu horietarako lehia laster ireki daiteke munduko edozein lekutako beste hautagai kualifikatu batzuk sartzeko[30][31]. 2019ko abuztuan, Nazioarteko Diru Funtsak 65 urteko edo gehiagoko adin-muga ezabatu egin zuen zuzendari kargurako[32].

2011n, garapen bidean dauden munduko herrialde handienek, BIRDeko estatuek, komunikatu bat argitaratu zuten europar bat zuzendari kudeatzaile izendatzeko tradizioak NDFren legitimitatea urratzen zuela adieraziz, eta izendapena merituetan oinarritzeko eskatu zuten[30][33].

Zuzendari kudeatzaileen zerrenda

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Zkia Datak Izena Hiritartasuna Aurrekariak
1 1946-05-06 – 1951-05-05 Camille Gutt  Belgika Politikaria, ekonomialaria, abokatua, Ekonomia ministroa, Finantza ministroa
2 1951-08-03 – 1956-10-03 Ivar Rooth  Suedia Ekonomialaria, abokatua, Banku Zentralekoa
3 1956-11-21 – 1963-05-05 Per Jacobsson  Suedia Ekonomialaria, abokatua, akademikoa, Nazioen Liga, BIS
4 1963-09-01 – 1973-08-31 Pierre-Paul Schweitzer  Frantzia Abokatua, enpresaria, funtzionarioa, Banku Zentralekoa.
5 1973-09-01 – 1978-06-18 Johan Witteveen  Herbehereak Politikaria, ekonomialaria, akademikoa, Finantza ministroa, Lehen ministrordea, Ekonomia Politika Aztertzeko Bulegokoa
6 1978-06-18 – 1987-01-15 Jacques de Larosière  Frantzia Negozio-gizona, funtzionarioa, Banku Zentralekoa.
7 1987-01-16 – 2000-02-14 Michel Camdessus  Frantzia Ekonomialaria, funtzionarioa, Banku Zentralekoa
8 2000-05-01 – 2004-03-04 Horst Köhler  Alemania Politikaria, ekonomialaria, funtzionarioa, (BIRD) lehendakaria
9 2004-07-07 – 2007-10-31 Rodrigo Rato  Espainia Politikaria, enpresaria, Ekonomia ministroa, Finantza ministroa, Lehen ministrordea
10 2007-11-01 – 2011-05-18 Dominique Strauss-Kahn  Frantzia Politikaria, ekonomialaria, abokatua, enpresaria, Ekonomia ministroa, Finantza ministroa
11 2011-07-05 – 2019-09-12 Christine Lagarde  Frantzia Politikaria, abokatua, Finantza ministroa
12 2019-10-01 – gaur arte Kristalina Georgieva  Bulgaria Politikaria, ekonomialaria
A three-quarter portrait of an elegantly dressed Christine Lagarde, perhaps in her early 60s sitting in a chair behind a microphone. She looks fit and tanned. Her overall mien is alert, pleasant, and intelligent.
2011ko ekainaren 28an, Dominique Strauss-Kahnen ordez, Christine Lagarde izendatu zuten NDFko zuzendari.

Dominique Strauss-Kahn zuzendari ohia, New Yorkeko hoteleko langile bati sexu erasoa egitea leporatuta, atxilotu egin zuten, eta dimisioa eman zuen maiatzaren 18an. Gero, sexu-eraso karguak erretiratu egin zituzten[34]. 2011ko ekainaren 28an, Christine Lagarde Nazioarteko Diru Funtseko zuzendari izendatu zuten bost urteko agintaldi baterako, 2011ko uztailaren 5ean hasita[35][36]. Berriro, bost urteko bigarren agintaldirako aukeratu zuten adostasunez, 2016ko uztailaren 5etik aurrera. Zuzendari izateko hautagai bakarra zen[37].

Lehen zuzendariordea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zuzendari-kudeatzailea Lehen zuzendariorde batez (FDMD) lagunduta dago. Hitzarmen bidez, Estatu Batuetako herritarra izan da beti[38]. Elkarrekin, zuzendaria eta haren ondokoa dira NDFko goi-zuzendaritzako buruak. Zuzendari nagusiak moduan, lehen diputatuak ere bost urteko agintaldia bete ohi du.

Zuzendariordeen zerrenda

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Zkia. Data Izena Hiritartasuna Aurrekariak
1 1949-02-09 – 1952-01-24 Andrew Overby  AEB Bankaria, Estatu Batuetako Altxorraren Arduradun Nagusia.
2 1953-03-16 – 1962-10-31 Merle Cochran  AEB AEBko Kanpo Zerbitzuko ofiziala
3 1962-11-01 – 1974-02-28 Frank Southard  AEB Ekonomialaria, funtzionarioa
4 1974-03-01 – 1984-05-31 William Dale  AEB Funtzionarioa
5 1984-06-01 – 1994-08-31 Richard Erb  AEB Ekonomialaria, Etxe Zuriko funtzionarioa.
6 1994-09-01 – 2001-08-31 Stanley Fischer  Israel
 AEB
Ekonomialaria, Banku Zentralekoa, Bankaria
7 2001-09-01 – 2006-08-31 Anne Kreuger  AEB Ekonomialaria
8 2006-07-17 – 2011-11-11 John Lipsky  AEB Ekonomialaria
9 2011-09-01 – 2020-02-28 David Lipton  AEB Ekonomialaria, Estatu Batuetako Altxorraren Arduradun Nagusia
10 2020-03-20 – 2022-01-20 Geoffrey Okamoto  AEB Estatu Batuetako Altxorraren Arduradun Nagusia, Banku aholkularia
11 2022-01-21 – gaur egun Gita Gopinath  AEB Harvard Unibertsitateko Ekonomia Saileko irakaslea
NDFko ekonomia burua

Boto eskubidea eta zuzendariak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herrialde bakoitzak boto ahalmen jakin bat du erakundearen barruan, bere ekonomiaren (BPG), kontu korrontearen, nazioarteko erreserben eta beste aldagai ekonomiko batzuen arabera. Erabakiak % 70eko gehiengo kalifikatuarekin hartzen dira, nahiz eta erabaki garrantzitsu batzuk % 85eko gehiengo kualifikatuarekin hartzen diren. Estatu Batuak % 16,74 duenez, sistema horrek beto-boterea ematen dio finantza-erakundeak hartutako erabakiei buruz; izan ere, haren aurkako botoak edo abstentzioak eragotzi egiten du erabaki garrantzitsuak hartzea, erabaki horiek gehiengoaren % 85 behar dutelako.

Laguntza eta kritika

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Itsasoz Haraindiko Garapen Institutuak (ODI) 1980an egindako ikerketek NDFren aurkako kritikak jaso zituzten, Titus Alexander aktibistak apartheid globala deitzen duen horren zutabe bat dela dioten analisiak babesten dituztenak[39].

  • Herrialde garatuek, gutxien garatutako herrialdeenganako (GGH), protagonismo eta kontrol handiagoa zutela ikusi zen.
  • Funtsak suposatzen zuen ordainketetan gertatutako desoreka guztiak etxean gertatu zirela. Hogeita lauko taldeak (G-24), GGHko kideen izenean, eta Merkataritza eta Garapenari buruzko Nazio Batuen Konferentziak (UNCTAD) salatu zuten NDFk ez zituela behar beste bereizten kanpokoak edo barnekoak ziren desorekak. Kritika hori 1973ko petrolioaren krisiaren ondoren egin zen. Gero, GGHk ordainketa-defizitekin aurkitu ziren merkataritza-baldintzetan izandako zenbait aldaketa kaltegarrien ondorioz, eta Funtsak Gobernuaren gehiegizko gastuak eragindako defiziten antzeko egonkortasun-programak agindu zituen. Epe luzerako kanpotik sortutako desoreken aurrean, G-24 taldeak denbora gehiago eman zuen GGHk beren ekonomiak egokitu zitzan.
  • Nazioarteko Diru Funtsaren politika batzuk garapenaren aurkakoak izan daitezke; txostenak zioen, errentak txikiak ziren eta langabezia handia zen ekonomietan, NDFren programen ondorio deflatiboek azkar eragiten zituztela produkzioaren eta enpleguaren galerak. Gainera, behartsuek neurriz kanpo jasaten dute deflazioaren zama.
  • Nazioarteko Diru Funtsaren hasierako politikak teorian oinarritzen ziren, eta iritzi desberdinek eta departamentuen arteko lehiek eragiten zuten. Kritikoek diote egoera ekonomiko oso desberdineko herrialdeetan politika horiek ezartzeko asmoak gaizki informatuta zeudela eta ez zutela oinarri ekonomikorik.

Erakunde horren helburu nagusia finantza zailtasun larriak pairatzen dituzten herrialdeei laguntza ematea da. Ordainketa balantzan arazoak dituzten herrialde bazkideek maileguak edo bere ekonomia sistema antolatzeko laguntza eska ditzakete. Ordainetan, hainbat egitura erreforma martxan jartzea eskatzen zaie krisialdia areagotu ez dadin eta, batez ere, etorkizunean krisialdi gehiagorik nozitu ez dezaten.

Hala ere, jokabide horrek kritika ugari ekarri ditu. Europako eta AEBetako korporazioei laguntzen zieten diktadurak babestea leporatu diote. Demokrazia, giza eskubideak edo lan-eskubideak kontuan ez hartzea ere egotzi zaio. Polemikak mugimendu altermundialistaren sorrera bultzatu du.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Broughton, James (March 2002). «Why White, Not Keynes? Inventint the Postwar International Monetary System». IMF.org.
  2. https://www.infobae.com/economia/2018/10/15/el-fmi-ya-tiene-oficina-en-la-argentina-por-el-momento-funcionara-en-el-banco-central/
  3. (Ingelesez) «Press Release: IMF Executive Board Approves Major Overhaul of Quotas and Governance» IMF (Noiz kontsultatua: 2023-06-24).
  4. Schlefer, Jonathan. (2012-04-10). «There Is No Invisible Hand» Harvard Business Review ISSN 0017-8012. (Noiz kontsultatua: 2023-06-24).
  5. Escobar, Arturo (1980). "Power and Visibility: Development and the Invention and Management of the Third World". Cultural Anthropology 3 (4): 428–443.
  6. «imf.org: "Articles of Agreement, International Monetary Fund" (2011)».
  7. (Ingelesez) Somanath, V. S.. (2011-02). International Financial Management. I. K. International Pvt Ltd ISBN 978-93-81141-07-6. (Noiz kontsultatua: 2023-06-25).
  8. (Gaztelaniaz) Cabrillo, Francisco. (2004-01-19). «Harry Dexter White: un comunista en el FMI» Libre Mercado (Noiz kontsultatua: 2023-06-25).
  9. Convenio constitutivo del FMI.
  10. Articles of Agreement of the International Monetary Fund, Article VIII – General Obligations of MembersSection 2: Avoidance of restrictions on current payments; Section 3: Avoidance of discriminatory currency practices; Section 4: Convertibility of foreign-held balances.
  11. (Ingelesez) «IMF Country Information» IMF (Noiz kontsultatua: 2023-06-25).
  12. «Republic of Kosovo is now officially a member of the IMF and the World Bank» web.archive.org 2009-07-02 (Noiz kontsultatua: 2023-06-25).
  13. (Ingelesez) «Press Release: Kosovo Becomes the International Monetary Fund’s 186 th Member» IMF (Noiz kontsultatua: 2023-06-25).
  14. (Ingelesez) «Member Countries» World Bank (Noiz kontsultatua: 2023-06-25).
  15. "Toward Universal Membership" (PDF). Archived from the original (PDF) on 3 March 2016. Retrieved 14 July 2017.
  16. (Ingelesez) Andrews, Nick; Davis, Bob. (2009-05-07). «Kosovo Wins Acceptance to IMF» Wall Street Journal ISSN 0099-9660. (Noiz kontsultatua: 2023-06-25).
  17. «World Economic Outlook Database for April 2012 -- Country information» www.imf.org (Noiz kontsultatua: 2023-06-25).
  18. (Ingelesez) «Principality of Andorra becomes IMF’s 190th Member» IMF (Noiz kontsultatua: 2023-06-25).
  19. (Ingelesez) «Andorra becomes IMF's 190th member as coronavirus pandemic hits tourist entries» Reuters 2020-10-16 (Noiz kontsultatua: 2023-06-25).
  20. "II The IMF and the Transition from Central Planning" (PDF). International Monetary Fund. p. 255. Archived (PDF) from the original on 25 November 2012. Retrieved 1 October 2012.
  21. (Ingelesez) Chorev, Nitsan; Babb, Sarah. (2009-09-01). «The crisis of neoliberalism and the future of international institutions: A comparison of the IMF and the WTO» Theory and Society 38 (5): 459–484.  doi:10.1007/s11186-009-9093-5. ISSN 1573-7853. (Noiz kontsultatua: 2023-06-25).
  22. «Money Matters, an IMF Exhibit -- The Importance of Global Cooperation, Obligations and Benefits of IMF Membership» www.imf.org (Noiz kontsultatua: 2023-06-25).
  23. a b «About the IMF: Governance Structure» www.imf.org (Noiz kontsultatua: 2023-06-25).
  24. a b (Ingelesez) «A Guide To Committees Groups and Clubs» IMF (Noiz kontsultatua: 2023-06-25).
  25. a b (Ingelesez) «IMF Executive Directors and Voting Power» IMF (Noiz kontsultatua: 2023-06-25).
  26. (Ingelesez) «Press Release: The IMF’s 2008 Quota and Voice Reforms Take Effect» IMF (Noiz kontsultatua: 2023-06-25).
  27. (Ingelesez) «Press Release: IMF Board of Governors Approves Major Quota and Governance Reforms» IMF (Noiz kontsultatua: 2023-06-25).
  28. (Ingelesez) «Press Release: IMF Executive Board Approves Major Overhaul of Quotas and Governance» IMF (Noiz kontsultatua: 2023-06-25).
  29. Copelovitch, Mark; Rickard, Stephanie. (2021-09). «Partisan Technocrats: How Leaders Matter in International Organizations» Global Studies Quarterly 1 (3)  doi:10.1093/isagsq/ksab021. ISSN 2634-3797. (Noiz kontsultatua: 2023-06-25).
  30. a b «Brics say European IMF claim ‘obsolete’ | Financial Times | Ghostarchive» ghostarchive.org (Noiz kontsultatua: 2023-06-25).
  31. (Ingelesez) International Monetary Fund. 2023-06-23 (Noiz kontsultatua: 2023-06-25).
  32. (Ingelesez) «IMF executive board recommends scrapping age limit for Georgieva» Reuters 2019-08-21 (Noiz kontsultatua: 2023-06-25).
  33. (Ingelesez) Mallaby, Sebastian. (2011-06-09). «Can the BRICs Take the IMF?» Foreign Affairs ISSN 0015-7120. (Noiz kontsultatua: 2023-06-25).
  34. (Ingelesez) «Press Release: IMF Managing Director Dominique Strauss-Kahn Resigns» IMF (Noiz kontsultatua: 2023-06-26).
  35. (Ingelesez) «Press Release: IMF Executive Board Selects Christine Lagarde as Managing Director» IMF (Noiz kontsultatua: 2023-06-26).
  36. (Ingelesez) «Lagarde wins IMF top job, presses Greece on crisis» Reuters 2011-06-28 (Noiz kontsultatua: 2023-06-26).
  37. (Ingelesez) «IMF's Lagarde named for second term – DW – 02/19/2016» dw.com (Noiz kontsultatua: 2023-06-26).
  38. Sanford, Jonathan E.; Weiss, Martin A. (1 April 2004). "How Will the IMF Select its New Managing Director? (2004)". SSRN 540504.
  39. «The IMF and the third world - Resources - Overseas Development Institute (ODI)» web.archive.org 2012-01-07 (Noiz kontsultatua: 2023-06-26).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]