Seljuktarren dinastia: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
 
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
6. lerroa: 6. lerroa:


[[XIII. mende]]aren hasieran, lurralde ugari kendu zizkieten turkiarrek bizantziarrei eta armeniarrei, eta Kaykobad I.aren garaian (1219-1237), Anatolia ia osorik zegoen turkiarren mendean. 1243. urtean, ordea, mongoliarrak nagusitu ziren [[Kense Dagh-eko Gudua]]n, eta 1307an erregeorde bat ezarri zuten Konyako lurraldean. Anatoliako gainerako lurretan ''beylik'' edo turkiar printzerri txiki batzuk eratu ziren, eta geroago, haietako batek, otomandarren printzerriak, hartu zuen seljuk inperioa berritzeko xedea (XIV. m.).
[[XIII. mende]]aren hasieran, lurralde ugari kendu zizkieten turkiarrek bizantziarrei eta armeniarrei, eta Kaykobad I.aren garaian (1219-1237), Anatolia ia osorik zegoen turkiarren mendean. 1243. urtean, ordea, mongoliarrak nagusitu ziren [[Kense Dagh-eko Gudua]]n, eta 1307an erregeorde bat ezarri zuten Konyako lurraldean. Anatoliako gainerako lurretan ''beylik'' edo turkiar printzerri txiki batzuk eratu ziren, eta geroago, haietako batek, otomandarren printzerriak, hartu zuen seljuk inperioa berritzeko xedea (XIV. m.).
== Erreferentziak ==
{{ lur | data=2011/12/26}}


[[Kategoria:Seljukar Inperioa]]
[[Kategoria:Seljukar Inperioa]]


[[en:Seljuq dynasty]]
[[en:Seljuq dynasty]]
== Erreferentziak ==
{{ lur | data=2011/12/26}}

14:24, 5 urtarrila 2012ko berrikusketa

Seljuk dinastia X-XIII. mendeetan Iran, Siria eta Asia Txikian hedatu zen dinastia turkiarra. Oro har, Asiako mendebalera zabaldu ziren lehen turkiarrei ematen zaie seljukar izena.

Dinastia Seljuk buruzagiak sortu zuen X. mendean. Haren agintepean, Syr Daria ibaiaren lurretara aldatu ziren oghuz turkiarrak eta musulman sunni bihurtu ziren. 1055. urtean, Toghril Beg, lehen seljuk errege garrantzitsua, Bagdadeko hiriaz jabetu zen, eta Alp-Arslam haren ondorengoak Armenia konkistatu (1064), Siria aldera hedatu zen haren eragina, Alepo hiriraino, eta bizantziarrak menderatu zituen Manzikerteko Guduan (1071). Malik Shah ondorengo erregeak (1072-1092) Asia Txikiko alde handiena bereganatu zuen, eta Mediterraneo itsasotik Turkestaneraino zabaltzen zen inperio bat eratu zuen. Asasinoen eta xiiten aurka izan zituen borroka handiengatik ere, ortodoxia sunnia zabaldu zuen inperioan, horretarako sortu zituen madrasa edo eskolen bitartez. Malik Shah hil ondoren banatu zen inperioa; Sanjar-ek (1096-1157) hartu zuen ekialdea, eta Persiako sultanerria sortu zuen (1194an amaiatu zen seljuk dinastia Pertsian).

Siriako seljuk printzerriak berehala arabiartu ziren: Damasko (1104), Alepo (1117), baina Asia Txikiko sultanerria, bizantziarren edo, arabiarrek deitu bezala rum-en, lurraldea okupatu zuena, biziki indartu zen Manzikerteko Guduaren ondoren (1071), eta egungo turkiarren lurraldea gorpuztu zen han. Seljukarrak bizantziarren, gurutzatuen, turkiar danishmendiarren eta armeniarren aurka borrokatu ziren. 1080. urtetik aurrera, Asia Txikiko kostaldea utzi eta Anatoliako mendietara jo behar izan zuten, gurutzatuei ezin eutsi zietela. XII. mendean, biderik gabe geratu ziren gurutzatuak Anatolian barrena, eta Kilij Arslan II.ak (1155-1192) erabat menderatu zituen danishmendiarrak eta Anatoliako turkiarren buruzagi nagusi geratu zen bizantziarren, gurutzatuen eta ekialdeko armeniarren aurrean.

XIII. mendearen hasieran, lurralde ugari kendu zizkieten turkiarrek bizantziarrei eta armeniarrei, eta Kaykobad I.aren garaian (1219-1237), Anatolia ia osorik zegoen turkiarren mendean. 1243. urtean, ordea, mongoliarrak nagusitu ziren Kense Dagh-eko Guduan, eta 1307an erregeorde bat ezarri zuten Konyako lurraldean. Anatoliako gainerako lurretan beylik edo turkiar printzerri txiki batzuk eratu ziren, eta geroago, haietako batek, otomandarren printzerriak, hartu zuen seljuk inperioa berritzeko xedea (XIV. m.).

Erreferentziak