Sadako Ogata: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
t r2.6.5) (robota Erantsia: en:Sadako Ogata
14. lerroa: 14. lerroa:
[[cs:Sadako Ogata]]
[[cs:Sadako Ogata]]
[[de:Sadako Ogata]]
[[de:Sadako Ogata]]
[[en:Sadako Ogata]]
[[es:Sadako Ogata]]
[[es:Sadako Ogata]]
[[fi:Sadako Ogata]]
[[fi:Sadako Ogata]]

04:12, 19 martxoa 2012ko berrikusketa

Sadako Ogata
Sadako Ogata (1993)

Sadako Ogata (緒方 貞子 Ogata Sadako; Tokio, 1927ko irailaren 16a) japoniar politikaria da. Aita diplomatikoa zuen, eta atzerrian hazi eta hezi zen, Pekinen eta Londresen. Politika-zientzietako ikasketak egin zituen gero, Tokion, Kalifornian eta Washingtonen. 1976tik 1979ra, Japoniako lehen enbaxadore izan zen Nazio Batuen aurrean. Japoniaren ordezkari izan da, halaber, Nazio Batuen Giza Eskubideen Batzordean, Genevan. Haurren Laguntzarako Nazio Batuen Nazioarteko Funtseko (UNICEF) Administrazio Batzordeko lehendakari ere izan da. Nazio Batuetan egindako lana giza eskubideen eta iheslarien aldekoa izan da beti. Zenbait misiotan lortutako arrakastagatik (Indotxinan, Myanmarren eta abarretan), Nazio Batuetako Errefuxiatuentzako Goi Komisariatuko (ACNUR) lehendakaritzarako proposatu zuen Nazio Batuen idazkari nagusi Pérez de Cuéllarrek. Bien bitartean, Tokioko Sofia Unibertsitateko Atzerriko Ikasketen Fakultateko dekano-kargua eta Asiako Bakeari eta Garapenari buruzko goi-ikasketen katedra eskuratu zituen.

Erreferentziak