Challenger osina: berrikuspenen arteko aldeak

Koordenatuak: 11°22′N 142°36′E / 11.367°N 142.600°E / 11.367; 142.600
Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t r2.7.2) (robota Erantsia: nl:Challenger deep
t r2.7.2) (robota Erantsia: it:Challenger Deep
32. lerroa: 32. lerroa:
[[hi:चेलेंजर डीप]]
[[hi:चेलेंजर डीप]]
[[id:Kedalaman Challenger]]
[[id:Kedalaman Challenger]]
[[it:Challenger Deep]]
[[ml:ചലഞ്ചർ ഡീപ്പ്]]
[[ml:ചലഞ്ചർ ഡീപ്പ്]]
[[nl:Challenger deep]]
[[nl:Challenger deep]]

00:23, 29 abuztua 2012ko berrikusketa

Challenger osinaren kokapena, Mendebaldeko Ozeano Barean.

Challenger osina ozeanoetan neurtutako punturik sakonena da. Mariana uharteetan dago, Mariana uharteetako fosaren hegoaldeko muturrean. Lurrazalik gertukoena, Fais uhartea da, 289 kilometro hego-mendebaldera dagoen Yapeko kanpo uharte bat eta Guam 306 kilometro ipar-ekialdera duena. Puntu honek, bere izena, Britainiar Errege Itsas Armadako HMS Challenger itsasontziagatik jasotzen du, 1875ean fosa deskubritu zuen lehena izan zena.

Sakonera

Challenger osinean neurtutako sakonerarik handiena, 10.923 metrokoa da. National Geographicek, sakonera handiena, 11.034 metrotan kokatzen du. Sakonera horretan dagoen presioa, lurrazalekoa baino 1095 aldiz handiagoa da, gutxi gora-behera.

HMS Challenger Expedition espedizioa (1872ko abendua - 1876ko maiatza), osinak zundatzen lehena izan zen. Lehen zundaketa, 1875eko martxoak 23an egin zen, 225 estazioan. Emaitza, 8184 metrokoa izan zen, bi zundaketa banandutan oinarritua.

Sir John Murrayren 1912ko The Depths of the Ocean (Ozeanoko Sakonerak), osinaren sakonera, 9635,9472 metrotan neurtzen du. Sir John, espedizioan joan zen zientzialarietako bat izan zen, garai hartan gaztea zena. Murrayren liburuko 131. orrialdeak, osin honi erreferentzia egiten dio.

1951n, deskubritua izan eta 75 urte ingurura, Mariana uharteetako fosa osoa, Errege Itsas Armadako HMS Challenger itsasontziak esploratu zuen, honela deitua, jatorrizko espedizioko itsasontziagatik. Bidaia honetan, fosaren zatirik sakonena, oihartzun bidezko zundaketaz neurtua izan zen, sakonera neurtzeko, jatorrizko espedizioan erabili zen ekipoa baino modu zehatz eta errazagoa. HMS Challengerrak, 10900 metroko sakonera neurtu zuen.

1960ko urtarrilak 23an, Trieste batiskafo suitzarrak, AEBetako Itsas Armadak erositakoa, ozeano hondoraino jaitsi zen, Jacques Piccard (bere aita Auguste Piccardekin batera, jaitsieran erabili zen batiskafoa diseinatu zuena izan zena) eta Don Walsh tenientea tripulatzaile bezala zituela.

1984an, itsasontzi ozeanografiko japoniar batek, hondoa, sonar baten bidez aztertu eta, osin honen sakonera, 10.923 metrotan estimatu zuen.

11°22′N 142°36′E / 11.367°N 142.600°E / 11.367; 142.600