Azkoin: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
ZéroBot (eztabaida | ekarpenak)
t r2.7.1) (robota Erantsia: be-x-old:Гаёк (дэталь), es:Tuerca
t r2.7.3) (robota Erantsia: hu:Csavaranya
31. lerroa: 31. lerroa:
[[fr:Écrou]]
[[fr:Écrou]]
[[hr:Matica (naprava)]]
[[hr:Matica (naprava)]]
[[hu:Csavaranya]]
[[it:Dado (meccanica)]]
[[it:Dado (meccanica)]]
[[ja:ナット]]
[[ja:ナット]]

17:37, 15 urria 2012ko berrikusketa

Azkoina.
Tximeleta azkoina, exagonala, ertzaduna eta bestelakoak.

Azkoinak erdian zulo bat edukitzen duten elementu mekanikoak dira. Zuloek haria dute barruan, eta harian torlojua sartzen da, modu finkoan nahiz mugikorrean. Azkoinek, desmuntagarriak diren elementuen loturak ahalbidetzen dituzte. Zenbaitetan, azkoinaren azpialdean zirrindola jartzen da, lotura hobetzeko eta tinkoagoa egiteko. Azkoinak guztiz automatikoak diren prozesuen bidez ekoizten dira, kopuru handitan. Azkoina eta torlojuaren hariek berdinak izan behar dute. Hau bermatzeko, bien forma eta neurriak araututa daude, herrialdearen arabera sistema desberdinak daudelarik.

Azkoin itsuak, karratua, T, almenaduna eta beste batzuk.

Azkoinen identifikazioa

Azkoin bat sailkatzeko 4 ezaugarri nagusi daude:

  • Aurpegi kopurua. Gehientsuenetan 6 izaten dira (hexagonala) edo 4 (karratua). Oinarrizko forma hauetaz baliatuz, aldaketak egon daitezke modelo askotara iritsi arte. Oso ezaguna den beste azkoin modeloa hegasdun izenekoa da (txirrinda gurpiletan askotan erabilitakoa). Azkoin mota honek bi irtengune ditu, azkoina esku hutsez biratzeko eta estutzeko modukoak.
  • Azkoinaren loditasuna.
  • Bertan ahokatzen den torlojuaren diametroa. Diametro hau ez da azkoinaren zuloarena, hariaren hondoek osatzen dutena baizik.
  • Hari motak torlojuarenarekin bat etorri behar du.

Azkoinak estutzeko giltza finkoak erabili ohi dira, aurpegien arteko neurrira egokitutakoak. Giltza zabalgarriak ere erabil daitezke. Estutze momentu zehatza behar denean, giltza dinamometrikoak erabiltzen dira.