Artikulu hau Wikipedia guztiek izan beharreko artikuluen zerrendaren parte da

Torloju

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Torlojuak eite eta tamaina askotakoak dira, funtzioaren arabera

Torlojua, batzuetan gabila edo berno ere deitua, lepo edo zuztar baten inguruan hari helikoidala duen elementu edo osagai mekanikoa da, piezak lotzeko erabiltzen dena. Funtzionamentuaren oinarria plano inklinatuaren printzipioan datza, eta funtsean, torlojua zilindro baten inguruan kiribilduko plano inklinatutzat har daiteke.

Torlojua iltzatzen den materialari berari atxiki dakioke, honek ere haria badu edo zulatzean egin bazaio. Pieza oso bat zeharkatzen dutenean (bernoen kasuan, esaterako), azkoin batez finkatzen dira piezara.

Torlojuak lotzeko erabiltzen diren tresna nagusiak bihurkinak eta giltzak dira. Hauek buruan eragiten dute torlojuan tortsio idar bat sortzeko.

Torloju gehienak dextrogiroak dira, hau da, eskuinetara edo erlojuaren norantzan lotzen dira. Hala ere, badaude ezkerretara lotzen direnak ere, eskuinetara lotutako torlojua aska dezaketen indarrak daudenean erabiltzen direnak (bizikleten ezkerreko pedalean, adibidez).

Atalak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Torlojuek hiru atal izaten dituzte:

Torloju baten zatiak: burua (a), lepoa (b), zuztarra (c) eta punta (d)
  • Burua. Muturreko gune zabalagoa da. Forma berezia du, torlojua aise sartu, finkatu, eta behar denean ateratzea ahalbidetzen duena. Hor izaten dute, beraz, estutze sistema. Burua torlojuaren gorputza baino zabalagoa izan ohi da, hura lotzean sakonegi sar ez dadin eta lotu nahi den piezaren azal euslea handiagoa izan dadin. Buruan eragiten da tortsio indarra.
  • Lepoa. Gorputzaren eta buruaren artean den zati lehuna da, zenbait torlojutan agertzen dena.
  • Gorputza edo zuztarra. Zilidro luzea da, eta bertan haria txertatzen da. Tortsio indarra sartze edo irtetze indar bihurtzen du hariak. Zilindrikoa izan daiteke, baina baita konikoa ere, alegia, muturrera hurbildu ahala estuagoa izan daiteke.
  • Punta. Zenbaitetan gorputzaren muturra zorrotza izaten da, iltzatzea errazteko.

Sailkapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erabileraren arabera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erabileraren arabera torloju bereziak daudenez ohikoa da sailkapena horren arabera egitea. Hona hemen mota batzuk:

  • Egurrerako torlojuak (DIN-97)
  • Pareta eta egurrerako torlojuak (DIN-571)
  • Txapa eta egur gogorrerako torlojuak
  • Lotura metalikoentzako torloju zilindrikoak

Buruaren arabera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zenbait buru mota ezberdin. Hexagonala (a), borobildu artekaduna (b), abellanatu artekaduna (c), zilindriko artekaduna (d), zulo hexagonaldun abellanatua (e), gurutzedun abellanatua (f), eta zimurduna (g).

Torlojuak buruaren arabera ere sailka daitezke, honen formari eta estutze sistemari begiratuz:

Forma[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Hexagonalak
  • Borobilduak
  • Zilindrikoak
  • Abellanatuak

Estutze sistema[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Hexagonala
  • Artekaduna, edo laua
  • Gurutzeduna edo Philips motakoa
  • Izarduna edo Torx motakoa
  • Zulo hexagonalduna, Allen motakoa
  • Zimurduna

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Torloju Aldatu lotura Wikidatan