Jump to content

«Ivan III.a Errusiakoa»: berrikuspenen arteko aldeak

Euskarazko wikipedia aberasteko HPSren proiektuaren barruan Elhuyar Fundazioak egindako aldaketa.
(Artikulua euskarazko wikipedia aberasteko Elhuyar Fundazioak aurrera eramango duen HPSren proiektuaren barruan aldatuko den abisua jartzea)
 
(Euskarazko wikipedia aberasteko HPSren proiektuaren barruan Elhuyar Fundazioak egindako aldaketa.)
[[Fitxategi:Ivan III of Russia.jpg|thumb|right|250px|Ivan III.a Errusiakoa]]
{{ elhuyarlanean }}
 
'''Ivan III.a Errusiakoa''' edo '''Ivan III.a Vasilievitx''' (errusieraz, Иван III Васильевич; 1440 - 1505), Ivan ''Handia'' izenarekin ere ezaguna, [[Mosku|Moskuko]] printze handia izan zen eta ''Rus guztien duke handia'' titulua hartu zuen lehena. Hainbatetan, "Rus guztien bateratzaile" gisa izendatu izan da, lurraldea hiru handiz handitu baitzuen. [[Moskuko Kremlina]] eraiki zuen, eta [[autokrazia]] bermatzeko erakundeak sortu zituen. Errusiaren historiako agintaldi luzeenaren protagonista izan zen.
 
== Aurrekariak ==
Ivanen gurasoak [[Basilio II.a]] eta Maria Bórovsk-ekoa izan ziren. Aitarekin batera erregeordekide izan zen, haren agintaldiaren amaieran, eta 1462an, hura hil zenean, Printze Handi bilakatu zen. Bere aurrekoen politika bateratzailea egin zuen. Ahal zuen guztietan bere ingurukoekin liskar bortitzak saihesten zituen, zirkunstantziak oso alde zituenean soilik egiten zien aurre, eta nahiago izaten zuen helburuak gradualki eta zeharka lortzea. [[Moskovia]] edo [[Moskuko Printzerria]] denbora honetan estatu indartsu eta boteretsu bilakatu zen, etsaiak ahuldu egin ziren, eta Ivan III.a bezalako estatuburu baten jarduera espekulatzaileentzat egoera aproposa zen.
 
== Errusiako lurraldeak hedatzea ==
Ivan III.aren lehen egitekoa Novgorodeko Errepublikaren aurkako gerra izan zen. Gerra 1470ean hasi zen, eta bitan porrota jaso ondoren, [[Novgorod]] bakea hitzartzera behartua zen, eta hitzarmen horren arabera, Poloniarekin zuen aliantza bertan behera utzi behar zuen, iparraldeko kolonien parte handi bat laga behar zuen, eta 15.500 errubloko indemnizazioa ordaindu behar zuen.
 
Data horretatik aurrera, Ivan beti saiatu zen Novgorod erabat eskuratzen. Hainbat istiluren ondoren, errepublikak Ivan autokrata gisa onartu zuen, eta, 1478an, bere ondasun eta pribilegio guztiak entregatu zituen. Ondorengo altxamenduetan (1479-1488), Novgorodeko familia aberatsen eta zaharrenak Moskura, Vyatkara eta erdialdeko beste hiri batzuetara eraman zituzten zigor gisa. Hor amaitu zen, Novgorod, estatu independente izaerarekin.
 
Ivanek ez zuen nahi izan bere konkistak senideekin partekatzea, eta haiek printzerrietako barne-politikan izandako interferentziak hainbat gerra sorrarazi zituen; gerra horietatik garaile atera zen.
 
[[Fitxategi:Ivan vs khan.jpg|thumb|left|300 px|Ivan ''Handia'' khanaren gutuna puskatzen]]
 
== Kanpo-politika ==
Ivan III.aren agintaldian Moskoviak tartariarren uztarriari uko egin zion. 1480an, Ivanek Ahmed khan handiari ordaindu beharreko zergari uko egin zion. Armada errusiarra eta tartariarra Ugra ibaiaren bi aldeetan borrokan aritu ziren, Ahmed [[estepa|estepara]] erretiratu zen arte.
 
Hurrengo urtean, khan handia, Errusiaren aurkako espedizioa prestatzen ari zela, Ivaq khanak eraso egin eta hil egin zuen.
 
Beste indar musulmanekin harremanak baketsuak ziren, baita adiskidetasunezkoak ere.
 
Politika nordikoari dagokionez, Danimarkako Hansekin zuen aliantza erasotzaileari amaiera eman zion, eta Maximiliano I.a enperadorearekin gutun-trukea izan zuen.
 
== Barne-politika ==
Moskoviako gobernuaren izaera zeharo aldatu zen, eta ordura arte inoiz izan ez zuen forma autokratikoa hartu zuen.
 
Konstantinoplaren erorialdia eta gero, patriarka ortodoxoek enperadore bizantziarren ondorengo kontsideratu zituzten Moskoviako duke handiak. Mugimendu hori eta Ivan III.aren familian izan ziren aldaketak batera gertatu ziren. Lehen emaztea hil ondoren (1467), Ivan Sofia Paleologoarekin, Tomas Paleologoaren alabarekin, ezkondu zen. Fedea bateratzeko aita santuaren itxaropenak alde batera utzirik, Sofia ortodoxiara bihurtu zen.
 
Aurrerantzean, duke handia [[boiardo|boiardoengandik]] urrun ibili zen. Gobernu patriarkalaren sistema zaharrak desagertu egin ziren, eta boiardoei ez zieten estatuko gaiei buruz kontsultarik egiten. Subiranoa sakrosantu bihurtu zen, eta boiardoak subiranoaren mendeko zerbitzari mailan jarri zituzten. Boiardoek iraultza egin zuten, hasieran nolabaiteko arrakastarekin.
 
Vasily, bigarren emaztearekin izandako semea izendatu zuten erregeordekide aitarekin batera (1502ko apirila).
 
[[Kategoria:1440ko jaiotzak]]
[[Kategoria:1505eko heriotzak]]
[[Kategoria:Mosku]]
 
[[af:Iwan III van Rusland]]
[[ar:إيفان الثالث]]
[[be:Іван III Васільевіч]]
[[bg:Иван III]]
[[bs:Ivan III, veliki knez Moskve]]
[[ca:Ivan III de Moscou]]
[[cs:Ivan III.]]
[[da:Ivan 3. af Moskva]]
[[de:Iwan III. (Russland)]]
[[el:Ιβάν Γ' της Ρωσίας]]
[[en:Ivan III of Russia]]
[[eo:Ivano la Tria]]
[[et:Ivan III]]
[[fa:ایوان سوم روسیه]]
[[fi:Iivana III]]
[[fr:Ivan III de Russie]]
[[he:איוואן השלישי]]
[[hr:Ivan III., moskovski veliki knez]]
[[hu:III. Iván moszkvai nagyfejedelem]]
[[hy:Իվան III Վասիլևիչ]]
[[id:Ivan III dari Rusia]]
[[io:Ivan 3ma]]
[[it:Ivan III di Russia]]
[[ja:イヴァン3世]]
[[ka:ივანე III (რუსეთი)]]
[[kk:Иван III Васильевич]]
[[ko:이반 3세]]
[[la:Ioannes III (magnus dux Moscoviae)]]
[[lt:Ivanas III]]
[[mk:Иван III Василевич]]
[[nl:Ivan III van Moskou]]
[[no:Ivan III av Russland]]
[[pl:Iwan III Srogi]]
[[pnb:ایوان سوم]]
[[pt:Ivã III da Rússia]]
[[ro:Ivan al III-lea al Rusiei]]
[[ru:Иван III Васильевич]]
[[sh:Ivan III., moskovski veliki knez]]
[[sl:Ivan III. Vasiljevič]]
[[sr:Иван III Васиљевич]]
[[sv:Ivan III av Moskva]]
[[th:ซาร์อีวานที่ 3 แห่งรัสเซีย]]
[[tr:III. İvan]]
[[uk:Іван III Васильович]]
[[ur:ایوان سوم]]
[[zh:伊凡三世]]
== Erreferentziak ==
{{ elhuyar | data=2012/12/14}}