Bugatti: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
t Bot: Cambiada la la plantilla: Elhuyar
13. lerroa: 13. lerroa:
{{commons|Bugatti}}
{{commons|Bugatti}}
* [http://www.bugatti-cars.de/ Bugattiren webgunea]
* [http://www.bugatti-cars.de/ Bugattiren webgunea]
{{ elhuyar | data=2012/11/29}}
{{Elhuyar-HPS 2012 | data=2012/11/29}}


[[Kategoria:Frantziako automobil enpresak]]
[[Kategoria:Frantziako automobil enpresak]]

20:52, 31 abendua 2012ko berrikusketa

Bugatti Veyron 16.4., prototipoa

Bugatti luxu handiko automobilak egiten dituen Frantziako marka da. Ettore Bugatti italiarrak sortu zuen etxea 1909. urtean Molsheim herrian (orduan Alemaniar Inperiokoa zen; gaur egun Frantziakoa da). Munduko autorik azkarrenak dira.

Bugatti familiak 30 urtez jardun zuen luxuzko kalitate handiko automobilak diseinatzen eta egiten: Ettorek berak, Rembrandt anaiak eta Jean semeak (goi mailako diseinatzailea eta pilotua).

Bigarren Mundu Gerraren amaieran markak larrialdi ekonomikoak izan zituen, 50eko hamarkadan oraindik merkatuan lehiatzeko gai izan zen, baina azkenean lantegia itxi egin behar izan zuten.

1991. urtean Romano Artiolik markaren "Bugatti" izena erosi zuen, eta automobilak Italian ekoizten hasi zen, Modenan. Orduko sasoiko autorik azkarrena egin zuten arren, lantegia itxi egin zuten handik urte gutxira.

1998. urtean Volkswagen taldeak marka erosi zion Artioliri, goi mailako kirol-automobilak ekoiztekotan, eta berriz ere lantegia ireki zuten Molsheimen, Frantziako Alsazian (lehenengo Bugatti lantegia egon zen herrian, hain zuzen ere). 2005. urtean hasi ziren saltzen Bugatti Veyron modeloa, kalean ibiltzeko munduko automobilik bizkorrena: orduko 437 km-ra hel daiteke. Bertsioak ere egin dituzte: deskapotablea (2008), Super Sport (2010). Urtean 44-88 unitate besterik ez dituzte ekoizten, baina oso garesti saltzen dira: 2007an automobil bakoitza 1.100.100 euroan zegoen.

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Bugatti