Alberto Ullastres: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Marklar2007 moved page Alberto Ullastres Calvo to Alberto Ullastres
t Bot: hizkuntza arteko 5 lotura lekualdatzen; aurrerantzean Wikidata webgunean izango dira, d:Q516066 orrian
14. lerroa: 14. lerroa:
[[Kategoria:2001eko heriotzak]]
[[Kategoria:2001eko heriotzak]]
[[Kategoria:1914ko jaiotzak]]
[[Kategoria:1914ko jaiotzak]]

[[en:Alberto Ullastres]]
[[es:Alberto Ullastres]]
[[fr:Alberto Ullastres]]
[[it:Alberto Ullastres]]
[[pl:Alberto Ullastres]]

05:24, 18 martxoa 2013ko berrikusketa

Alberto Ullastres Calvo (Madril, Espainia, 1914 - 2001) politikaria, ekonomista eta legelaria izan zen.

Bizitza

Zuzenbide eta Ekonomiako ikasketak egin zituen Madrilen. Ikasle garaian, Acción Nacional erakundeko gazteriaren buruzagietako bat izan zen. Espainiako Gerra Zibilean, Asturias, Aragoi eta Levanteko fronteetan borrokatu zen, teniente gisa. Gerra bukatu zenean, Ikerkuntza Zientifikoetako Kontseilu Goreneko Ekonomia Institutuko kide izan zen. Gero, Madrilgo Unibertsitatean, Espainiako Ekonomiaren eta Ekonomia Unibertsalaren Historiako katedra lortu zuen. Espainiako historiari eta ekonomiari buruzko liburu asko idatzi zituen.

1957an, Merkataritzako ministro izendatu zuten, eta berak abiarazi zuen Espainiako Egonkortze Plangintza, autarkia ekonomikotik ekonomia liberalizatzera eta nazioartekotzera pasatzeko lehen urratsa izan zena. 1965etik 1976ra, Espainiako lehen enbaxadore izan zen Europar Merkataritzaren, Energia Atomikoaren Europar Batasunaren, eta Ikatz eta Altzairuaren Europar Batasunaren aurrean. 1986tik 1995era, Banco Bilbao (Banco Bilbao Vizcaya, 1988az gero) banketxeko bezeroaren defendatzaile gisa lan egin zuen.

Erreferentziak