Bettino Craxi: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Bot: hizkuntza arteko 38 lotura lekualdatzen; aurrerantzean Wikidata webgunean izango dira, d:Q192818 orrian
t Robotak {{Commonskat}} gehitu du. Txantiloiak commons:category:Bettino Craxi lotu du, Wikidataren arabera.
5. lerroa: 5. lerroa:
{{DEFAULTSORT:Craxi, Bettino}}
{{DEFAULTSORT:Craxi, Bettino}}
== Erreferentziak ==
== Erreferentziak ==
{{commonskat}}

{{ lur | data=2011/12/27}}
{{ lur | data=2011/12/27}}



23:42, 5 iraila 2013ko berrikusketa

Bettino Craxi

Bettino Craxi politikari italiarra izan zen (Milan, 1934 - Tunis, 2000). Italiako Alderdi Sozialistan (PSI) gazterik hasi zen militatzen, eta alderdiko batzorde zentraleko kide zen 23 urterekin. Diputatu hautatu zuten 1968an, eta PSIko presidente 1976an, alderdiak botoen % 10 ere lortzen ez zuen garaian. Alderdia berregituratu egin zuen, komunisten aurkako estrategiari ekin, eta 1983an Lehen ministro kargua eskuratu zuen. Agintera heltzean komunisten baztertze-politikari eutsi zion, eta Kristau Demokraziarekin osatu zituen koalizio-gobernuak. Sindikatuek gogor erantzun zioten bere politika ekonomikoari, eta greba asko egin ziren bere agintaldian. 1987an dimititu egin zuen, kristau-demokratekin izandako desadostasunengatik. 1993an utzi egin zuen PSIren gidaritza, hainbat ustelkeria kasutan nahastu baitzuten, eta Tunisiara alde egin zuen. Erbestean zegoela hamalau urteko espetxe zigorra ezarri zioten Italiako epaileek, ustelkeriagatik. 1998an indargabetu egin zuen Italiako Auzitegi Gorenak bere kontrako epai larriena. Erbestean, Tunisian, hil zen, 2000. urtean.


Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Bettino Craxi Aldatu lotura Wikidatan