Milan

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Milan
Italiako udalerria
Milano collage.jpg
CoA Città di Milano.svg
Administrazioa
Estatua  Italia
Eskualdea  Lombardia
Probintzia Metropolitan City of Milan
Postakodea 20121, 20122, 20123, 20124, 20125, 20126, 20127, 20128, 20129, 20131, 20132, 20133, 20134, 20135, 20136, 20137, 20138, 20139, 20141, 20142, 20143, 20144, 20145, 20146, 20147, 20148, 20149, 20151, 20152, 20153, 20154, 20155, 20156, 20157, 20158, 20159, 20161, 20162
ISTAT kodea 015146
Geografia
Koordenatuak 45° 27′ 51″ N, 9° 11′ 25″ E / 45.464161111111°N,9.1903361111111°E / 45.464161111111; 9.1903361111111Koordenatuak: 45° 27′ 51″ N, 9° 11′ 25″ E / 45.464161111111°N,9.1903361111111°E / 45.464161111111; 9.1903361111111
Map of comune of Milan (province of Milan, region Lombardy, Italy).svg
Milan hemen kokatua: Italia
Milan
Milan
Garaiera 120±1 metro m.
Eremua 181,67 km²
Demografia
Biztanleria 1.242.123 biztanle
Dentsitatea 6.837,25 bizt/km²
Bestelako informazioa
Katastro kodea F205
Telefono aurrizkia 02
Sailkapen sismikoa 3 (Txikia)
Ordu-eremua UTC+01:00, Europa Erdialdeko Ordua
Webgune ofiziala

Milan[1] (italieraz: Milano, /miˈlaːno/ ahoskatua; milaneraz, Milan) Italiako hiriburu ekonomikoa da eta bigarren hiri handiena. Padaniako ordokian dago, pianura padana delakoan. Lombardiako hiriburua da. Halaber, Europar Batasuneko bosgarren metropoli-barrutirik handiena da.

Milango katedrala eta Vittorio Emanuele II galeria

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mugakideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Milanek honako udalerri hauekin egiten du muga:

Assago
Arese
Baranzate
Bresso
Buccinasco
Cesano Boscone
Cologno Monzese
Corsico
Cormano
Cusago
Novate Milanese
Opera
Pero
Peschiera Borromeo
Rho
Rozzano
San Donato Milanese
Segrate
Sesto San Giovanni
Settimo Milanese
Trezzano sul Naviglio
Vimodrone

Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Datu klimatikoak (Linate aireportua, 1961–1990)
Hila Urt Ots Mar Api Mai Eka Uzt Abu Ira Urr Aza Abe Urtekoa
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 4.6 8.2 13.2 17.5 21.9 26.1 28.9 27.7 24.3 18.8 10.2 5.4 17.2
Batez besteko tenperatura (ºC) 1.4 4.2 8.3 12.3 16.6 20.6 23.1 22.2 18.9 13.6 6.9 2.3 12.5
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) -1.9 0.1 3.3 7.0 11.2 15.0 17.3 16.7 13.5 8.4 3.6 -0.9 7.8
Pilatutako prezipitazioa (mm) 64.3 62.6 81.6 82.2 96.5 65.4 68.0 93.0 68.5 99.7 101.0 60.4 943.2
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) 7.2 6.7 7.9 8.3 8.1 7.6 5.8 7.1 5.2 6.8 8.5 6.3 85.5
Eguzki orduak 58.9 96.1 151.9 177.0 210.8 243.0 285.2 251.1 186.0 130.2 66.0 58.9 1915.1
Hezetasuna (%) 86 78 71 75 72 71 71 72 74 81 85 86 76.8
Iturria: MeteoAM [2]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Italiako iparraldeko zeltek fundatu zuten Milan, K. a. 600. urtean, gutxi gorabehera eta erromatarrek K. a. 222. urtean konkistatu eta "Mediolanum" izena eman zioten.

Mendeetan zehar, hainbat erreinuk konkistatu zuten, hala nola Frantziak, Espainiak (XVI. mendean) eta Austriak (XVIII. mendean), baina Frantziako Iraultza eta Napoleondar Gerrak igaro ondoren, hiria italiar nazionalismoaren zilbor bihurtu zen.

Gaur egun, Milan Europako gune ekonomiko garrantzitsua bilakatu da, industrian eta hirugarren sektore ekonomikoan (modan, bereziki) euskarritu den hiri kosmopolita baita.

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiriak 1.308.735 biztanle ditu eta haren hirigunea 4.280.820 biztanlekoa da. Era berean, gune metropolitarrak 7.400.000 biztanle ditu.

Askok eta askok Milan Italiako hiriburu ekonomikoa dela diote. Izan ere, Milan Europar Batasuneko hiririk aberatsenetarikoa da, Italiako Burtsaren egoitza eta gune komertzial eta finantzierorik nagusietakoa. Horrez gain, Milaneko Azoka Italiako inportanteena da, baita munduko handienetako bat ere.

Milan mundu osoko modaren hiriburuetariko bat da, Parisekin batera.

Kultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Italiako kultur gune garrantzitsua da, Erroma bezala, baina modu desberdinean. Nahiz eta historian haren presentzia Italiako hiriburua baino askoz apalagoa izan, egun munduko lehen mailan dago, musika-, literatura-, arte- eta, batez ere, moda-kontuetan.

Milango Katedrala (Duomo esaten zaio) hiriko lekurik ezagunena da, bai haren arkitektura arranditsuagatik, baita haren esanahi katolikoagatik; eraikitze lanak 1386ean hasi ziren eta 1805ean ofizialki bukaera eman zitzaion.

Munduko katedralik handiena da, Sevillakoaren ondoren, barruan 40.000 pertsona sar baitaitezke.

Kirola[aldatu | aldatu iturburu kodea]

AC Milan eta FC Internazionale (Milango Inter) futbol taldeak hiriko kirol elkarte nagusien artean ditugu, Olimpia Milano saskibaloi taldearekin batera. Hirurek ibilbide arrakastatsua daukate Europako txapelketetan.

Txirrindularitzaren arloan, Milan-San Remo lasterketa klasikoa nazioartean oso ezaguna da.

Hedabideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Milandar ospetsuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Milan Aldatu lotura Wikidatan