Innobasque: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
kategorizatzen
8. lerroa: 8. lerroa:


2007eko uztailaren 5ean sortu zen Innobasque eta Pedro Luis Uriarte izendatu zuten lehendakari bezala.
2007eko uztailaren 5ean sortu zen Innobasque eta Pedro Luis Uriarte izendatu zuten lehendakari bezala.

[[Kategoria:Euskal Herriko agentziak]]

13:19, 6 azaroa 2007ko berrikusketa


Innobasque, Berrikuntzaren Euskal Agentzia, elkarte pribatua da, irabazi-asmorik gabea, Euskadin eremu guztietan berrikuntza, espiritu ekintzailea eta sormena koordinatu eta bultzatzeko sortua.

Innobasque Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko eragileek osatzen dute, enpresa pribatuek, euskal herri-erakundeek, euskal enpresaburuen eta langileen ordezkari instituzionalek eta berrikuntzarekin zerikusia duten era guztietako erakundeek.

Bizkaiko Teknologia Parkean, Zamudion, dago kokatua eta bere helburua euskal gizartean berrikuntzari lotutako balio eta jarrerak sustatzea da. Bereziki atzerrian Euskadi berritzailearen irudia —alegia, Euskadi I+G+b-ko gune aurreratua dela— zabaltzen duten jardueretan, eta euskal enpresa eta erakundeetan berrikuntza-dinamikak sortzen dituzten jardueretan.

2007eko uztailaren 5ean sortu zen Innobasque eta Pedro Luis Uriarte izendatu zuten lehendakari bezala.