Bularreko minbizi: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
1. lerroa: 1. lerroa:
{{Ohar medikoa}}
{{Ohar medikoa}}

{{Gaixotasun infotaula}}
{{Gaixotasun infotaula}}


64. lerroa: 63. lerroa:


GATA-3 k, estrogeno errezeptorearen (ER) eta bereizmen epitelialarekin erlazionatutako beste gene batzuen espresioa kontrolatzen du zuzenean. Hortaz, honen galerak, bereizmen galera dakar minbizi zelulen eta metastasiaren agerpenaren ondorioz. 
GATA-3 k, estrogeno errezeptorearen (ER) eta bereizmen epitelialarekin erlazionatutako beste gene batzuen espresioa kontrolatzen du zuzenean. Hortaz, honen galerak, bereizmen galera dakar minbizi zelulen eta metastasiaren agerpenaren ondorioz. 

== Diagnostikoa ==
Bularreko minbizi gehienak erraz diagnostika daitezke biopsia edo analisi mikrokopikoaren bitartez. Hala ere, badira laborategiko azterketa bereziak behar dituzten bularreko minbiziak.

Bularren azterketa fisikoak eta mamografiek batzuetan bulto bat kantzerosoa den adieraz dezakete eta beste hainbat kalte antzemateko ere baliagarriak dira. Azterketa hauen emaitzak ez direnean guztiz ziurrak, medikuak fluido edo ehun lagin bat har dezake mikroskopioan aztertzeko. Fluido garbi bat agertuz gero, bultoa

Most types of breast cancer are easy to diagnose by microscopic analysis of a sample—or biopsy—of the affected area of the breast. Also, there are types of breast cancer that require specialized lab exams.

The two most commonly used screening methods, physical examination of the breasts by a healthcare provider and mammography, can offer an approximate likelihood that a lump is cancer, and may also detect some other lesions, such as a simple cyst. When these examinations are inconclusive, a healthcare provider can remove a sample of the fluid in the lump for microscopic analysis (a procedure known as fine needle aspiration, or fine needle aspiration and cytology—FNAC) to help establish the diagnosis. The needle aspiration may be performed in a healthcare provider's office or clinic using local anaesthetic if required.<sup>[''clarification needed'']</sup> A finding of clear fluid makes the lump highly unlikely to be cancerous, but bloody fluid may be sent off for inspection under a microscope for cancerous cells. Together, physical examination of the breasts, mammography, and FNAC can be used to diagnose breast cancer with a good degree of accuracy.

Other options for biopsy include a core biopsy or vacuum-assisted breast biopsy, which are procedures in which a section of the breast lump is removed; or an excisional biopsy, in which the entire lump is removed. Very often the results of physical examination by a healthcare provider, mammography, and additional tests that may be performed in special circumstances (such as imaging by ultrasound or MRI) are sufficient to warrant excisional biopsy as the definitive diagnostic and primary treatment method.

16:45, 8 martxoa 2017ko berrikusketa

Ohar medikoa
Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Bularreko minbizi
Deskribapena
Motaminbizi torazikoa, bularreko eritasuna, breast neoplasm (en) Itzuli
eritasuna
Espezialitateaonkologia
Azterketa medikoaMammaPrint (en) Itzuli
Asoziazio genetikoa
Tratamendua
Erabil daitezkeen botikakethinylestradiol (en) Itzuli, fluoxymesterone (en) Itzuli, binblastina, capecitabine (en) Itzuli, dexrazoxane (en) Itzuli, idarubicin (en) Itzuli, metotrexato, Karboplatino, Taxol, mitoxantrone (en) Itzuli, vinorelbine (en) Itzuli, trastuzumab (en) Itzuli, Anastrozol, toremifene (en) Itzuli, Letrozol, exemestane (en) Itzuli, epirubicin (en) Itzuli, docetaxel (en) Itzuli, tamoxifen (en) Itzuli, diethylstilbestrol (en) Itzuli, irinotecan (en) Itzuli, Zisplatino, Estradiol, (RS)-cyclophosphamide (en) Itzuli, kloranbuzil, methyltestosterone (en) Itzuli, melphalan (en) Itzuli, sargramostim (en) Itzuli, leuprolide (en) Itzuli, fulvestrant (en) Itzuli, doxorubicin (en) Itzuli, ifosfamide (en) Itzuli, testolactone (en) Itzuli, fluorouracil (en) Itzuli, (RS)-aminoglutethimide (en) Itzuli, megestrol (en) Itzuli, goserelin acetate (en) Itzuli, nandrolona, neratinib (en) Itzuli, tamoxifen (en) Itzuli, vinorelbine (en) Itzuli eta eribulin (en) Itzuli
Identifikatzaileak
GNS-10-MKC50 eta C50-C50
GNS-10C50
OMIM114480
DiseasesDB1598
MedlinePlus000913
eMedicine000913
Disease Ontology IDDOID:1612

Bularreko minbizia, bularreko ehunean garatzen den minbizi mota da. Bulto bat bularrean, titien formaren aldaketa, bertako azalaren sakonunea, titiburuen jariaketa ez normala, azaleko orban gorriak... bularreko minbiziaren adierazleak izan daitezke. Gaixotasuna oso garatuta badago mina, guruin linfatikoen hantura, arnasa hartzeko zailtasuna edo azal horixka ere ager daitezke.

Bularreko minbizia pairatzeko arrisku faktoreen artean emakumezkoa izatea, obesitatea, sedentarismoa, alkoholaren kontsumoa, menopausian zehar tratamendu hormonala jasotzea, erradiazio ionizatzailea, lehen hilekoa izatean oso gaztea izatea, seme-alabak berandu izatea edo ez izatea, adina eta aurrekari familiarrak dira. Kasuen %5-10 inguru gene herentziagatik ematen dira; besteak beste, BRCA1 eta BRCA2 geneak. Bularreko minbizia gehien bat hodi galaktoforoen zeluletan baita sinu galaktoforoen zeluletan agertzen da. Hodietan garatzen diren minbiziak hodi kartzinomak deitzen dira eta lobuluetatik garatu direnak berriz, lobulu kartzinoma. Hauetaz gain, beste 18 bularreko minbizi azpimota daude. Minbizi batzuk, adibidez hodi kartzinoma, aurreko lesioetatik garatzen dira. Bularreko minbiziaren diagnostikoa egiaztatzeko biopsia egiten da. Behin ziurtatuta, beste froga batzuk egin daitezke minbiziaren hedapena eta tratamenduekiko erantzuna aztertzeko.

Sendatzeko aukerak minbizi motaren, hedapenaren eta banakoaren adinaren araberakoak dira. Biziraupen tasak altuak dira herrialde garatuetan, baina herrialde txiroetan oso baxuak dira. Mundu mailan honako hau emakumeetan ematen den minbizi ugariena da.

Seinaleak eta sintomak

Bularreko minbiziaren lehen adierazlea, gainerako bular ehunarekiko ezberdina den bulto bat nabaritzea da. Bularreko minbizien %80a horrela detektatzen da. Minbizi goiztiarrenak mamografia batekin aurkitzen dira. Besapeko gongoil linfatikoen hantura edo bultoek ere minbizia adieraz dezakete.

Beste adierazle batzuk ondorengoak izan daitezke: titi baten ehunaren loditzea, bular bat bestea baino nahiko handiagoa izatea, titi buruaren leku aldaketa edo forma aldaketa, azala sakondu edo zimurtzea, titi buruaren edo areolaren gorritzea, titi buruen jariatze anormalak, min konstantea titian edo besapean eta hantura besapean edo lepauztaian. Mina ez da irizpiderik fidagarriena minbizi bat diagnostikatzeko orduan, baina homeostasiaren galeraren seinalea izan daiteke.

Hanturazko bularreko minbiziak ez duenez bultorik eragiten, diagnostikoaren atzeratzailea izan daiteke.

Batzuetan, bularreko minbiziak metastasia sor dezake; hau da, minbizia beste organo batzuetara zabaltzea. Metastasiaren sintomak eremuaren araberakoak izango dira. Ohiko eremuak hezurrak, gibela, birikak eta burmuina dira. Bat-bateko pisu galera ere minbiziaren adierazle izan daiteke. Kontuan hartu behar da metastasiaren eta beste hainbat gaixotasunen sintomak berdinak direla. Hauei, sintoma ez espezifikoak esaten zaie.

Bultoen %20a inguru kantzerosoak izango dira eta besteak onberak izango dira. Hala ere, bulto guztiak medikuarenean aztertzea gomendatzen da badaezpada ere.

Arrisku faktoreak

Bi kategoriatan bana ditzakegu:

-       Aldakorrak: Pertsonek alda edo baldintzatu dezaketen faktoreak izango dira; adibidez, alkohol kontsumoa.

-       Finkoak: Aldatu ezin daitezkeen faktoreak dira, adibidez, adina eta sexu biologikoa.

Bularreko minbizirako arrisku faktore nagusiak, emakumea izatea eta adin aurreratua dira. Baina beste arrisku faktore nagusi genetika, edoskitze falta, hormona batzuen maila altuagoak, dieta eta obesitatea dira. Ikerketa berriek esan dutenaren arabera, kutsadurak ere bularreko minbizia sor dezake.

Bizimodua

Tabakoa erretzeak bularreko minbizia sor dezake. Zenbat eta gazteago hasi erretzen eta zenbat eta gehiago erre, orduan eta errazagoa izango da minbizia izatea. Erretzaile erregularrak direnetan, arriskua %35-50ean handitu egin zen. Ariketa fisikoaren falta kasuen %10ei egotzi zaie. Izan ere, denbora luzez eserita egotea bularreko minbizi heriotza tasa altuarekin erlazionatu da. Arriskua ez da desagertuko ariketa fisikoa eginez, baina murriztu daiteke.

Beste asoziazio bat egin da antikonzeptibo hormonalen eta bularreko minbizi premenstrualaren artean, baina debatea oraindik irekita jarraitzen du. Hala ere, haien eragina minbiziaren gainean oso txikia da.

Edoskitze eta bularreko minbiziaren arteko erlazioa ez da oraindik guztiz ezarri.

Dietak ordea, eragina duela frogatu egin da. Arriskua areagotuko duten jakien artean, koipe ugariko elikagaiak, alkohol kopuru handiak eta obesitatearekin erlazionatutako kolesterol maila handiak izango dira. Dietako iodo faltak ere nolabaiteko eragina izan dezake, baina fibrarena ezin izan da guztiz frogatu.

Beste arrisku faktore bat erradiazioa eta hainbat substantzia kimiko izango dira. Mamografia batean jasotako erradiazioa oso txikia bada ere, urtero plaka bat egin zaien 40 eta 80 urteko emakumezkoen artean milioi batetik 225ek minbizia pairatuko dute.

Genetika

Genetika kasuen %5-10ean izango da  eragilea. Haien amak 50 urte bete baino lehen diagnostikatu zituzten emakumeek, 1,7ko arrisku gehiago dute bularreko minbizia pairatzeko. Haien amak 50 urte bete ostean diagnostikatu zituzten emakumeek ordea, 1,4koa. 0,1 edo 2 senide gaixo (izan) dituzten emakumeetan, 80 urte bete baino lehen bularreko minbizia izateko arriskua %7,8 - %13,3 - %21,1ekoa izango da.

Senidea lehen mailakoa baldin bada (ama), bularreko minbizia garatzeko arriskua 40 eta 50 urteen artean populazio orkorraren bikoitza da.

Kasuen %5ean baino gutxiagotan, genetikak rol garrantzitsuagoa betetzen du heredagarria den bular-obulutegi minbizi sindromea sortuz. Honek, BRCA1 eta BRCA2 gene mutazioaren eramaileak hartzen ditu barne. Mutazio hauek eragin genetikoaren %90a hartzen dute eta hauek minbizia sortzeko portzentaiak %60-80koak dira. Beste mutazio garrantzitsu batzuk, p53 (Li-Fraumeni sindromea), PTEN (Cowden sindromea) eta STK11 (Peutz – Jeghers sindromea) izango dira, besteak beste.

Osasun egoera bereziak

Titien hainbat aldaketa, esaterako hodietako hiperplasia atipikoa eta kartzinoma lobularra, zeintzuk bular fibrokistikoetan aurkitu diren, bularreko minbizia pairatzeko arrisku handiago batekin erlazionatuta daude. Diabetes mellitusak ere bularreko minbizia pairatzeko arriskua areagotu dezake. Horrez gain, gaixotasun autoimmiuneek, adibidez lupus eritematosiak, bularreko minbizia pairatzeko aukerak areagotzen dituzte. 

Fisiopatologia

Bularreko minbizia, gainerako minbiziak bezala, kanpoko faktore baten eta genetikoki sentibera den hartzaile baten arteko interakzio baten ondorioz gertatzen da. Zelulak kantzeroso bihurtzen dira kontrola galdu eta zatitzeari ezin diotenean utzi. Aldi berean, ez dira beste zelulekin elkartuko eta ez dute heriotza programatua burutuko.

Zelulek heriotza programatua egiten dute jada beharrezkoak ez direnean. Momentu hori iritsi arte, hainbat proteinek eta bide metabolikok heriotzatik babesten dituzte. Bide horien artean PI3K/AKT eta RAS/MEK/ERK bideak dauzkagu. Batzuetan, bide hauek kodetzen dituzten geneak mutatuta daude eta etengabe piztuta geratuko dira. Ondorioz, zelulak ezingo du heriotza programatua burutu bere momentua iristerakoan. Normalean, PTEN proteinak ixiltzen du PI3K/AKT bidea zelula heriotzara bideratua izan behar denean. Hainbat bularreko minbizitan, PTEN proteina mutatuta dago eta PI3K/AKT bidea piztuta geratzen da.

Bularreko minbizira eraman gaitzaketen mutazioak estrogenoari lotu izan dira sperimentalki.

Estroma eta epitelio zelulen arteko hazkuntza faktoreen seinalizazio bereziak ere zelula hazkuntza kaltegarria bultza dezake.

Bularreko eta obulutegietako minbiziak pairatzeko familiako tendentzia bularreko-obulutegietako minbiziaren sindrome hereditarioa deitzen da; normalean, gaixotasun bera pairatu duten lehen edo bigarren mailako senide bat duten emakumeek dute sindromea.

Hauen artean gehien ezagutzen diren mutazioak, BRCA mutazioak dira. p53, BRCA1 eta BRCA2 esaterako, DNAren akatsak konpontzeko mekanismoetan agertutako mutazioak dira. Zuzenean heredatu edo jaio ostean ager daitezke. Hauek, beste mutazio batzuk aktibatzen dituzte, zeintzuek kontrolik gabeko zatiketa, atxikidura eza eta metastasia ahalbidetzen duten.

GATA-3 k, estrogeno errezeptorearen (ER) eta bereizmen epitelialarekin erlazionatutako beste gene batzuen espresioa kontrolatzen du zuzenean. Hortaz, honen galerak, bereizmen galera dakar minbizi zelulen eta metastasiaren agerpenaren ondorioz. 

Diagnostikoa

Bularreko minbizi gehienak erraz diagnostika daitezke biopsia edo analisi mikrokopikoaren bitartez. Hala ere, badira laborategiko azterketa bereziak behar dituzten bularreko minbiziak.

Bularren azterketa fisikoak eta mamografiek batzuetan bulto bat kantzerosoa den adieraz dezakete eta beste hainbat kalte antzemateko ere baliagarriak dira. Azterketa hauen emaitzak ez direnean guztiz ziurrak, medikuak fluido edo ehun lagin bat har dezake mikroskopioan aztertzeko. Fluido garbi bat agertuz gero, bultoa

Most types of breast cancer are easy to diagnose by microscopic analysis of a sample—or biopsy—of the affected area of the breast. Also, there are types of breast cancer that require specialized lab exams.

The two most commonly used screening methods, physical examination of the breasts by a healthcare provider and mammography, can offer an approximate likelihood that a lump is cancer, and may also detect some other lesions, such as a simple cyst. When these examinations are inconclusive, a healthcare provider can remove a sample of the fluid in the lump for microscopic analysis (a procedure known as fine needle aspiration, or fine needle aspiration and cytology—FNAC) to help establish the diagnosis. The needle aspiration may be performed in a healthcare provider's office or clinic using local anaesthetic if required.[clarification needed] A finding of clear fluid makes the lump highly unlikely to be cancerous, but bloody fluid may be sent off for inspection under a microscope for cancerous cells. Together, physical examination of the breasts, mammography, and FNAC can be used to diagnose breast cancer with a good degree of accuracy.

Other options for biopsy include a core biopsy or vacuum-assisted breast biopsy, which are procedures in which a section of the breast lump is removed; or an excisional biopsy, in which the entire lump is removed. Very often the results of physical examination by a healthcare provider, mammography, and additional tests that may be performed in special circumstances (such as imaging by ultrasound or MRI) are sufficient to warrant excisional biopsy as the definitive diagnostic and primary treatment method.