Eusko Langileen Alkartasuna (Askatuta): berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Kategoria:ELA gehitua HotCat bitartez
t Kategoria:EAJ gehitua HotCat bitartez
6. lerroa: 6. lerroa:


[[Kategoria:ELA]]
[[Kategoria:ELA]]
[[Kategoria:EAJ]]

18:33, 24 maiatza 2017ko berrikusketa

Eusko Langileen Alkartasuna (Askatuta) Euskal Herriko sindikatu abertzale bat izan zen, 1976an sortua ELA sindikatuaren eszisio gisa. 1990an desagertu zen, berriro ELA nagusiarekin bat egitea erabaki baitzuten bi aldeek, eszisioak eta sindikatu nagusiak.

ELA sindikatu nagusian joera sozialistak nagusitzen zirelakoan, horiek arbuiatzen zituen ELA(a) sortu zuen sektoreak. Era berean, Euzko Alderdi Jeltzalearekin bateratasun handi bat izan zuen sektore horrek, eta ELA(a)-ren historian, EAJren politikekin lerratuta agertu zen sindikatua oro har.

ELA(a) forma laburtua erabiltzen zuen sindikatuak eta Lan Deya izeneko aldizkari bat argitaratu izan zuen. ELA nagusiari STV-Eibar esaten zioten ELA(a)-ren barruan.