Edukira joan

«Azala taldea»: berrikuspenen arteko aldeak

No change in size ,  Duela 5 urte
ez dago edizio laburpenik
tNo edit summary
Etiketak: Ikusizko edizioa Mugikor edizioa Mugikor web edizioa
No edit summary
Etiketak: Ikusizko edizioa Mugikor edizioa Mugikor web edizioa
== Taldea ==
 
Beste hainbat musika egitasmotan saiatu ondoren (Sustraia...), [[Juan Mari Beltran]]ek Marta Cochorekin Juan Mari Egaña Karlos Garaialde batera Azalaren sorburua izango zen zortzi laguneko taldea bildu zuen 80ko hamarkadaren hasieran. Hainbat gorabehera eta taldekide aldaketa zirela medio, azkenean bost lagunek osatu zuten taldearen lehen formazio ofiziala: Juan Mari Beltran (txistua, alboka, txirula...), Marta Cocho (flauta), Juan Mari Egaña ( bombardinoa, panderoa, tristikiñaktriskitiñak, atabala, eta panderoa )Asier Carrasco (biolina, eta ahotsa), Koro Andonegi (eskusoinua) eta Ana Martin (gitarra eta ahotsa). Formazio horrek kaleratu zuen taldearen lehen diskoa, [[Azala]] (IZ, 1983).
 
Herri kantu eta doinuz osatutako diskoa da, berreskuratze lanetan oinarritua. Hain zuzen ere, berreskuratze lanaren eta herri musikaren ikuspegiaren inguruko iritzi kontrajarriak zirela eta, Beltranek taldea utzi zuen handik gutxira eta Txanbela osatu. Joxe Leon Kazabon (gitarra) sartu zen Azalan, eta handik aurrera taldearen zutabeetako bat bilakatu zen. Harekin batera Iñaki Malbadi (trikitia), Ramon Dorronsoro (panderoa), Ion Arrizabalaga (atabala) eta Tomas Diez (dultzaina) sartu ziren. Zortzikote horrek grabatu zuen bigarren diskoa, [[Marrutxipi]] ([[Elkar]], 1985), guztiz instrumentala. Berrikuntza gisara, disko horretan taldekideen hainbat konposizio grabatu zuten, nahiz eta doinu tradizionalak izan diskoaren zutabe nagusia.
Anonymous user