Wikiteka: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
b
 
8. lerroa: 8. lerroa:


Proiektuari kritika egin zaio, fidagarritasun gutxi duelakoa, baina erakunde handiek ere bertara jotzen dute agirien bila.
Proiektuari kritika egin zaio, fidagarritasun gutxi duelakoa, baina erakunde handiek ere bertara jotzen dute agirien bila.

[[Kategoria:Wikimediaren proiektuak]]

19:17, 2 otsaila 2018ko berrikusketa

Wikiturriak (ingelesez Wikisource) wikian dagoen testu eduki askeko Interneteko liburutegi digitala da, Wikimedia Fundazioak kudeatutakoa. Wikiturriak da proiektu osoaren izena, baita proiektu horretako ale bakoitzaren izena ere, non ale bakoitza hizkuntza desberdin bati dagokion. Beraz, hizkuntza askotako wikiturriek osatzen dute Wikiturriak.

Proiektuaren helburua da denetariko testu eta itzulpen askeei ostatu ematea, hizkuntza askotan. Jatorriz, testu historiko garrantzitsuak edo baliagarriak artxibatzeko asmatu zen; izan ere, haren lehen testua Déclaration universelle des Droits de l'Homme izan zen, Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsala, baina geroztik, eduki orokorreko liburutegi izatera pasa da. Proiektua 2003ko azaroaren 24an hasi zen ofizialki Project Sourceberg izenaz, Project Gutenberg famatuaren hitz joko bat. Urte berean berandunago, Wikisource izena eman zitzaion, eta bere domeinua lortu zuen zazpi hilabete geroago.

Proiektuan gordetzen dira jabari publikoan dauden edo lizentzia askea duten lanak, argitaratutako lan profesionalak edo iturri dokumental historikoak, ez nork bere buruaren alde jarritako produktuak, eta egiaztagarriak behar dute. Egiaztapena Internetez kanpora egiten zen hasieran, edo beste liburutegi digitalen fidagarritasuna ontzat hartuz. Egun, ordea, lanak Interneteko eskaneatze bidez babestuta daude, ProofreadPage luzapena erabiliz. Horrek proiektuko testuen fidagarritasuna eta zuzentasuna bermatzen du.

Wikiturri batzuek, hizkuntza banatakoak, orain lanak eskaneatzearen bidez babestuta egotea eskatzen dute. Oraingoz, hala da bederen hizkuntza nagusietan. Euskaraz, aurreikusi da proiektua 2018ko martxoan jar daitekeela, eta une honetan Incubator-en dago. Bilduma horretako gehienak testuak diren arren, Wikiturriak beste material batzuei ere ematen die ostatua, komikietatik hasi eta filma edo entzuteko liburuetaraino.

Proiektuari kritika egin zaio, fidagarritasun gutxi duelakoa, baina erakunde handiek ere bertara jotzen dute agirien bila.