Txikipedia:Bilbo: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Josi (eztabaida | ekarpenak)
t 3 berrikuspen: Importing Txikipedia content
(Ez dago alderik)

00:49, 6 apirila 2018ko berrikusketa

Bilbo (gaztelaniaz eta ofizialki Bilbao) Bizkaiko hiriburua da: 342.481 biztanle ditu. Bertako jendeari bilbotarra esaten zaio.[1]

Gorabeherak izenarekin

Bilbo du gaur egungo euskal izena, Euskaltzaindiak 1979an hala arautu baitzuen. Bilbao gaztelaniaz gorde den euskal izen zaharra da.

Bilbo zabalaren hedadura

Bilboaldeak 41 kilometro koadro ditu: Muskiztik Galdakaora hedatzen da mendebaldetik ekialdera, eta Plentziatik Alonsotegi eta Arrigorriagara iparraldetik hegoaldera. Ingurune horrek ia milioi bat biztanle biltzen ditu guztira: Bizkaiko biztanleriaren hiru laurden baino gehiago.