Diktadore (Antzinako Erroma): berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
12. lerroa: 12. lerroa:


==Funtzioak eta eskumenak==
==Funtzioak eta eskumenak==
Magistratu goren honek herriko senatari eta diktadore (''magister populi'' eta ''dictator'') tituluak jasotzen zituen eta haren agintaldiak gehienez ere sei hilabete irauten zuen; tarte horretan, ohiko prozedura guztiak etenda geratzen ziren, magistratuak (plebearen tribunoak izan ezik) beraien eskumenak egikaritu edo gauzatzeaz abstenitzen ziren eta inork ezin zituen diktadorearen aginduak kritikatu, gaitzetsi edo eztabaidatu. Bere aginpide gorena erakusteko, diktadorea 24 [[liktor]] aurrean zituela ibiltzen zen, kontsulei lagun egiten zieten hamabien ordez.
Magistratu goren honek herriko [[Erromako Senatua|senatari]] eta diktadore (''magister populi'' eta ''dictator'') tituluak jasotzen zituen eta haren agintaldiak gehienez ere sei hilabete irauten zuen; tarte horretan, ohiko prozedura guztiak etenda geratzen ziren, magistratuak ([[Plebearen tribuno|plebearen tribunoak]] izan ezik) beraien eskumenak egikaritu edo gauzatzeaz abstenitzen ziren eta inork ezin zituen diktadorearen aginduak kritikatu, gaitzetsi edo eztabaidatu. Bere aginpide gorena erakusteko, diktadorea 24 [[liktor]] aurrean zituela ibiltzen zen, kontsulei lagun egiten zieten hamabien ordez.


[[Kategoria:Antzinako Erroma]]
[[Kategoria:Antzinako Erroma]]

15:24, 16 apirila 2018ko berrikusketa

Julio Zesar hainbat aldiz izan zen diktadore Antzinako Erroman.

Diktadorea, Antzinako Erroman, aparteko egoera berezietan, gerra garaian batez ere, agintea eskuratzen zuen magistratu edo kargudun bat izaten zen, kontsulen gaineko agintea ere bazuena. Diktadorearen kargu edo magistratura diktadura deitzen zen.

Diktadura Tito Lartzio kontsularen proposamenez sortu zen K.a. VI. mendean, bera izan zelarik kargu horretan aritu zen lehena.

Diktadorea kontsuletako batek izendatzen zuen, Senatuaren aginduari jarraituz, beronek baitzuen izendapena noiz egin behar zen eta kargua nork beteko zuen erabakitzeko ahalmena. Hasieran, patrizioak soilik izan zitezkeen diktadoreak, baina K.a. 356. urtean plebeioei ere eman zieten horretarako eskubidea.

Jatorria

K.a. 500. urte inguruan, kontsulek plebeioak armadara batzea proposatu zuten, Lazioko eta Tarquiniako herrien aliantzak Erromarentzat ekar zezakeen arriskuari aurre egiteko, baina plebeioen ezezkoa jaso zuten. Botere osoa patrizioek zutenez, haienak ziren ondasunak ere, eta plebeioek haiengana jo behar izaten zuten bizirauteko maileguak eskatzera; patrizioek, ordea, zorrak kitatu ezin zituztenen kontrako arauez abusatzen zuten eta, batzuetan, zorduna haien esklabo bihurtzen zuten, arau horiek horrenbesterainoko aukera ematen baitzien. Horregatik, ez da arraroa esklaboek euren bizitza arriskuan jarri nahi ez izatea haiek hain txarto tratatzen zituzten patrizio haiek defenditzeko, non eta ez zizkieten zor guztiak edo gutxienez zati bat barkatzen. Egoera horren aurrean, Tito Lartziok bultzaturik, Senatuak proposatu zuen magistratu bat izendatzea gainontzekoen gainetik eta baita legeen gainetik ere egongo zena, kanpoko arerioari aurre egiteko eta plebeioen eskariak betetzeko; proposamen hori ontzat hartu zuen herriak, berritasun horrek euren egoera arinduko zuen itxaropenarekin.

Funtzioak eta eskumenak

Magistratu goren honek herriko senatari eta diktadore (magister populi eta dictator) tituluak jasotzen zituen eta haren agintaldiak gehienez ere sei hilabete irauten zuen; tarte horretan, ohiko prozedura guztiak etenda geratzen ziren, magistratuak (plebearen tribunoak izan ezik) beraien eskumenak egikaritu edo gauzatzeaz abstenitzen ziren eta inork ezin zituen diktadorearen aginduak kritikatu, gaitzetsi edo eztabaidatu. Bere aginpide gorena erakusteko, diktadorea 24 liktor aurrean zituela ibiltzen zen, kontsulei lagun egiten zieten hamabien ordez.