Lazio

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Lazio
Flag of Lazio.svg
Administrazioa
Estatua  Italia
Hiriburua Erroma
Probintziak Frosinone
Latina
Rieti
Erroma
Viterbo
Udalerriak 378
Geografia
Koordenatuak 41° 54′ 00″ N, 12° 43′ 00″ E / 41.9°N,12.716666666667°E / 41.9; 12.716666666667Koordenatuak: 41° 54′ 00″ N, 12° 43′ 00″ E / 41.9°N,12.716666666667°E / 41.9; 12.716666666667
Italy Regions Latium Map.png
Azalera 17207,29 km²
Demografia
Biztanleria 5889646 biztanle (2015-5-31)
Dentsitatea 342,28 bizt/km²
http://www.regione.lazio.it/rl_main/

Lazio (latinez: Latium) Italiako 20 eskualde administratiboetako bat da, penintsularen erdialdean dagoena. 17.207,29 km²ko eremua du eta 2015eko maiatzean 5.889.646 biztanle zituen[1]. Hiriburua Erroma da.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lazio Bolsena aintziraren, Tirreniar itsasoaren eta Abruzzi mendien artean kokaturik dago. Eskualde menditsua da, Abruzzi mendiek (Sabini, 1.000 m; Sibillini, 2.200 m; Prenestini, 1.000 m) eskualdeko lurraldearen herena hartzen baitute.

Hiri nagusiak Anzio, Cassino, Civitavecchia, Formia, Frascati, Gaeta, Latina, Ostia, Rieti, Erroma, Terracina, Tivoli eta Viterbe dira.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

K. a. 2000. urte inguruan finkatu ziren latinoak Lazion. K. a. VI. mendearen bukaera arte etruriaren mendean egon ziren, K. a. 509 arte, Tarkino Harroa Erromako azken errege etruskoaren amaiera arte hain zuzen. K. a. V. mendean, herri latinoek Latinoen Liga osatu zuten, etruriar, ekuo eta volskoei aurre egiteko. Hogeita hamar herri bildu ziren, Alba, Tusculum, Prenestes, Fidenes eta Lavinium, besteren artean; Erroma ez zen oraindik haien artetik gailendu. Samnioko lehen gerraren ondoren (K. a. 343-341) borrokatu zen Erroma latinoen aurka, eta K. a. 338an Erromako herritar bihurtu ziren latino guztiak.

Banaketa administratiboa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lazio lau probintzia eta hiri metropolitano batean banaturik dago:

Latium Provinces.png
Probintzia Eremua (km²) Biztanleria
(2015/02/28)
Dentsitatea
(biz./km²)
Erroma 5.363,28 4.343.269 809,9
Frosinone 3.247,08 496.420 152,9
Latina 2.256,16 572.414 253,7
Rieti 2.750,52 158.654 57,7
Viterbo 3.615,24 322.454 89,2

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ekonomia-jarduera nagusiak laborantza (garia, garagarra, mahatsa, olibondoak) eta abeltzaintza (behiak eta ardiak) dira. Industria gehiena Erroman dago (industria mekanikoa, petrolio-findegiak, industria kimikoa, ehungintza).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo-loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Lazio Aldatu lotura Wikidatan