Gure Aita: berrikuspenen arteko aldeak
No edit summary |
No edit summary |
||
4. lerroa: | 4. lerroa: | ||
Gaur egun zenbait bertsio daude, elizaren arabera baina, hala ere, oinarrian Ebanjelioan azaltzen den otoitza errepikatzen dute kristauek. [[Katolizismo|Katoliko]]<nowiki/>en arabera, kristau doktrinaren laburpen argia da; [[erreforma protestantea|protestante]]<nowiki/>en arabera, kristau otoitzetan eredu; azkenik, [[eliza ortodoxoa|ortodoxo]]<nowiki/>en arabera, otoitzik perfektua. |
Gaur egun zenbait bertsio daude, elizaren arabera baina, hala ere, oinarrian Ebanjelioan azaltzen den otoitza errepikatzen dute kristauek. [[Katolizismo|Katoliko]]<nowiki/>en arabera, kristau doktrinaren laburpen argia da; [[erreforma protestantea|protestante]]<nowiki/>en arabera, kristau otoitzetan eredu; azkenik, [[eliza ortodoxoa|ortodoxo]]<nowiki/>en arabera, otoitzik perfektua. |
||
Lukasen |
Lukasen Ebanjelioan, honela azaltzen da otoitza: |
||
:''Aita, |
:''Aita, |
||
15. lerroa: | 15. lerroa: | ||
:''eta ez utzi gu tentaldian erortzen. |
:''eta ez utzi gu tentaldian erortzen. |
||
Mateoren |
Mateoren Ebanjelioan luzetxoagoa da, gaur egun erabiltzen den bertsioaren antzekoagoa: |
||
:''Gure Aita zerukoa, |
:''Gure Aita zerukoa, |
10:54, 8 ekaina 2018ko berrikusketa
Gure Aita Kristautasuneko otoitz garrantzitsuena da. Mateoren eta Lukasen Ebanjelioen arabera, Jesusek berak irakatsi zien bere ikasleei, nola otoitz egin behar zuten galdetu ziotenean (Mt 6,9-13; Lk 11,1-4).
Gaur egun zenbait bertsio daude, elizaren arabera baina, hala ere, oinarrian Ebanjelioan azaltzen den otoitza errepikatzen dute kristauek. Katolikoen arabera, kristau doktrinaren laburpen argia da; protestanteen arabera, kristau otoitzetan eredu; azkenik, ortodoxoen arabera, otoitzik perfektua.
Lukasen Ebanjelioan, honela azaltzen da otoitza:
- Aita,
- agertu santu zeure izena,
- etorrarazi zeure erregetza;
- emaguzu egunean eguneko ogia,
- eta barkatu gure bekatuak,
- guk ere zor diguten guztiei
- barkatzen baitiegu,
- eta ez utzi gu tentaldian erortzen.
Mateoren Ebanjelioan luzetxoagoa da, gaur egun erabiltzen den bertsioaren antzekoagoa:
- Gure Aita zerukoa,
- agertu santu zeure izena,
- etorrarazi zeure erregetza;
- betearazi lurrean zeure nahia,
- zeruan betetzen den bezala.
- Emaguzu gaur egun honetako ogia,
- eta barkatu gure erruen zorra,
- guk ere geure zordunei
- barkatu diegunez gero;
- ez utzi gu tentaldian erortzen,
- eta gorde gaitzazu gaiztoarengandik.
Eliza katolikoak euskaraz honako bertsio hau onartzen du (euskalkien arteko aldeak kontutan izanik):
- Gure Aita, Zeruetan zaudena,
- santu izan bedi zure izena.
- Etor bedi zure erreinua.
- Egin bedi zure nahia
- zeruan bezala lurrean ere.
- Emaguzu gaur egun honetako ogia.
- Barkatu gure zorrak
- geuk ere gure zordunei barkatzen diegun bezala.
- Eta ez gu tentaldira eraman
- baina atera gaitzazu gaitzetik. AMEN.
Otoitzaren ondoren, zenbaitek, gehienbat elizkizunetan, ondorengo formula hau esaten dute:
- Zurea duzu Erregetza,
- Zureak ospe eta indarra
- orain eta beti.
Ikus, gainera
Kanpo loturak
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Gure Aita |