Edukira joan

«Ondasun»: berrikuspenen arteko aldeak

982 bytes added ,  Duela 3 urte
t (Robota: Birzuzenketak konpontzen)
 
Ondasunaren definizioa lausoa da eta aldi berean garrantzitsua. Ondasunaren definizio zehatzak [[kontsumitzaile]]aren [[eskaera]]ren eremua zehaztuko du eta hortik ekonomia-zientzia osoa. Ez dago, ordea, adostasunik ondasun ekonomikoaren definizioaren gainean: ''zerbait'' hori homogeneoa den edo hainbat ondasun mota dauden, asetzen dituzten beharrak nolakoak diren, ondasuna izateko prezio bat ordaindu edo lana egitea beharrezkoa den, ondasunaren eskasia edo kopuru mugatua izan behar den. Galdera hauek guztiek garrantzitsuak dira ekonomian. Adibidez, ondasuna den ''zerbait'' hori homogenoa bada ondasun mota guztietarako, ondasun bakoitzari [[balio (ekonomia)|balioa]] eman edo baloratzearen arazoa sortzen da. Dena den, eskuarki onartzen den definizioari jarraiki, ondasunek gizakien beharrizanak asetzen dituzte, horretarako baliabide urriak edo mugatuak daudela.
 
== Ondasunak sailkatzeko moduak ==
 
=== Eskuragarritasunaren arabera ===
 
* Ondasun libreak: Premiak asetzeko ondasunak dira, baina jaberik eta preziorik ez dutenak. Ugariak dira eta ez dute ekoizpen-prozesurik behar, ez lortzeko, ez erabiltzeko. Adibidez: eguzkia hartzea.
* Ondasun ekonomikoak eta zerbitzuak: Ondasun ekonomikoak urriak dira eta ordaindu egin behar da haiek erabiltzeko. Zerbitzuak ondasun ekonomiko mota bat dira. Adibidez: motor bat, eta zerbitzua, berriz, bidaia bat.
 
=== Funtzioaren arabera ===
 
* Kontsumo-ondasunak: Pertsonen premiak zuzenean asetzen dituztenak dira. Adibidez: bizikleta.
** Bitarteko kontsumo-ondasuna: Ase nahi duen beharra asetzeko gai ez den eta horrenbestez eraldatu egin behar den ondasuna. Adibidez: Irina.
** Kontsumo-ondasun bukatua: Erabiltzeko edo kontsumitzeko prest dagoen ondasuna. Adibidez: Pastela.
* Kapital-ondasuna: Pertsonen premiak zeharka asetzen dituztenak dira. Adibidez: bizikletako osagairen bat ekoizten duena.
 
== Ikus, gainera ==
Anonymous user