Ondasun

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Ekonomian, ondasuna gizakiaren behar bat asetzen duen zerbait da, edota gehiago edukitzea nahi den zerbait da. Adiera zabalean, ondasunetan ekoizten diren eta beharrak edo desirak asetzen dituzten gauza materialak (liburu bat, adreilu bat) eta ez materialak edo zerbitzuak (ile-apainketa bat) biltzen dira. Adiera hertsian, ondasunak eta zerbitzuak esamoldea erabiltzen da eta horrela, ondasunak edo beharrak eta desirak asetzen dituzten gauza fisikoak alde batetik, eta bestetik zerbitzuak edo materialak ez diren gauzak bereizten dira.

Ondasunaren definizioa lausoa da eta aldi berean garrantzitsua. Ondasunaren definizio zehatzak kontsumitzailearen eskariaren eremua zehaztuko du eta hortik ekonomia-zientzia osoa. Ez dago, ordea, adostasunik ondasun ekonomikoaren definizioaren gainean: zerbait hori homogeneoa den edo hainbat ondasun mota dauden, asetzen dituzten beharrak nolakoak diren, ondasuna izateko prezio bat ordaindu edo lana egitea beharrezkoa den, ondasunaren eskasia edo kopuru mugatua izan behar den. Galdera hauek guztiek garrantzitsuak dira ekonomian. Adibidez, ondasuna den zerbait hori homogenoa bada ondasun mota guztietarako, ondasun bakoitzari balioa eman edo baloratzearen arazoa sortzen da. Dena den, eskuarki onartzen den definizioari jarraiki, ondasunek gizakien beharrizanak asetzen dituzte, horretarako baliabide urriak edo mugatuak daudela.

Ondasunak sailkatzeko moduak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eskuragarritasunaren arabera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Ondasun libreak: Premiak asetzeko ondasunak dira, baina jaberik eta preziorik ez dutenak. Ugariak dira eta ez dute ekoizpen-prozesurik behar, ez lortzeko, ez erabiltzeko. Adibidez: eguzkia hartzea.
  • Ondasun ekonomikoak eta zerbitzuak: Ondasun ekonomikoak urriak dira eta ordaindu egin behar da haiek erabiltzeko. Zerbitzuak ondasun ekonomiko mota bat dira. Adibidez: motor bat, eta zerbitzua, berriz, bidaia bat.

Funtzioaren arabera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Kontsumo-ondasunak: Pertsonen premiak zuzenean asetzen dituztenak dira. Adibidez: bizikleta.
    • Bitarteko kontsumo-ondasuna: Ase nahi duen beharra asetzeko gai ez den eta horrenbestez eraldatu egin behar den ondasuna. Adibidez: Irina.
    • Kontsumo-ondasun bukatua: Erabiltzeko edo kontsumitzeko prest dagoen ondasuna. Adibidez: Pastela.
  • Kapital-ondasuna: Pertsonen premiak zeharka asetzen dituztenak dira. Adibidez: bizikletako osagairen bat ekoizten duena.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]