Edukira joan

«Dokumentazio-sistemak»: berrikuspenen arteko aldeak

t
Robota: Aldaketa kosmetikoak
No edit summary
t (Robota: Aldaketa kosmetikoak)
 
Aspalditik dira ezagunak informazioaren profesional mota desberdinak, adibidez komunikatzaileak, kazetariak, dokumentalistak, liburuzainak edo artxibozainak <ref>{{Erreferentzia|izena=Teresa|abizena=Agirreazaldegi Berriozabal|izenburua=Dokumentazio zerbitzuak Euskal Herriko komunikabideetan|argitaletxea=Servicio Editorial de la Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen Argitalpen Zerbitzua|abizena2=Camacho Markina|izena2=Idoia|data=2009|url=https://addi.ehu.es/handle/10810/15243|isbn=978-84-692-3008-4|sartze-data=2020-05-14}}</ref>. Baina azken urteotan izendapen berriak egertu egin dira, hala nola [[Edukieduki-edizio|eduki-edizioa]]a.<ref>{{Erreferentzia|izena=Teresa|abizena=Agirreazaldegi Berriozabal|urtea=2006|izenburua=Informaziorako dokumentazioaren oinarriak|argitaletxea=Bilbo. Udako Euskal Unibertsitatea|orrialdea=|orrialdeak=|ISBN=|hizkuntza=|data=2006|url=https://www.worldcat.org/oclc/851002448|edizioa=2|isbn=84-8438-078-5|pmc=851002448|sartze-data=2020-05-15}}</ref>
 
'''Dokumentazio-sistemen''' egitura artxiboek, bibliotekek eta dokumentazio-zerbitzuek osatzen dituzte.
== Artxiboak ==
[[Artxibo (agirien bilduma)|Artxiboa]] jatorriko agiri historikoen bilduma da. Denboran zehar lehen mailako iturriak biltzen ditu, pertsona, familia, erakunde, herri edo eskualde bati buruz, informazio hori historialari, beste ikertzaile edo interesaturik egon daitekeen pertsonen eskura jartzeko. Liburuak, aldizkari eta egunkariak ez bezala, artxiboak gordetzen dituen agiriak ez dira inoiz argitaratu, baina balio historiko eta kultural handia dute. Artxiboa gordetzen den leku edo eraikinari artxibategi edo agiritegi deritzo.
 
Artxiboak, erakunde (instituzio, administrazio, enpresa) bati lotuak dira eta erakunde horren jardueraren erregistroa gordetzea dute helburu. Dokumentu bakarrak dira (ez argitaratuak), zaharrenak Mesopotamiakoak.
 
==== Euskadiko Artxibo Nazionala ====
Euskadiko Artxibo Historikoa edota EASN (Euskadiko Artxibo Sistema Nazionala) Bizkaiko Bilbo hiriburuan dagoen eraikina da, bai eta [[Euskadiko Artxibo Nazionala|Euskadiko Artxibo Nazionalaren]]ren egoitza ere. Eusko Jaurlaritzaren ardurapean dago.
=== Artxiboak antolatzeko bi printzipio daude: ===
1. Jatorriaren arabera gordetzen dituzte dokumentuak, dagozkien espedienteetan eta hauek serieetan.
* Sailkapen taulak irudikatzen du erakundearen egitura.
 
2. Iraupen legala (gero beharbada historikoa)
 
Adibide bezala Nafarroako udalen artxiboetako sailkapen taula ikus dezakegu:
{| class="wikitable"
|'''1.00 GOBERNUA'''
 
== Bibliotekak ==
Ikuspuntu etimologiko batetik, [[Liburutegi|bibliotekak]] liburuak gordetzen diren lekuak dira. Baina mendeak igaro ahala, ikusmolde hau aldatuz joan da. Gaur egun, bilduma bibliografikoak edota ikus-entzunezkoak ere ageri dira, eta liburutegien zeregina asko zabaldu da.
 
Bilblioteken jatorria oso antzinakoa da, izan ere, Mesopotamian, Egipton eta Grezian daukate abiaburua. Izena bera ere, grezieratik dator, ''biblíon'' “liburua” eta ''théke'' (euskaraz “teka”) “armairu edo kaxa”. Hau da, liburuak gordetzen ziren lekua.
 
=== Biblioteka nazionalak ===
Lege gordailuen bidez herrialde batek argitaratzen duen guztia jasotzen da biblioteka nazionaletan, esaterako, liburuak, aldizkariak, diskoak eta DVD-ak. Hori dela eta, biblioteka nazionalek bibliografia nazionala osatuko dute. Horrez gain, herrialdeari buruz edota herrialdeko hizkuntzan publikatzen dena ere jasotzen dute.
 
Dohaintzak jaso eta dokumentu historikoak erosten ditu. Horrez gain, edukiak bildu, gorde, kontserbatu eta erabiltzaileen eskura jartzen ditu. Aitzindaria ere bada; aholkuak, arauak eta aginduak plazaratzen baititu.
2002an sortu zen Nafarroan, Nafarroako Liburutegia.
 
Biblioteken oinarrizko kontzeptutzat bildumak (dokumentu hautatuek osatzen dituztenak), antolakuntza (ordenamendu eta katalogoetan oinarritzen dena), eta zerbitzuak kontsideratu daitezke.
 
Hauek, zentro multimedia bilakatu dira. Zerbitzu anitzak eskeintzen dituzte, esaterako: ekimen kulturalak (irakurketa klubak, hitzaldiak, ipuinak, bookcrossing…), formazioak (ikastaro desberdinak), azpiegiturak (ordenagailuak, e-readers-ak) eta baita bilduma fisiko zein birtualak.
 
=== Biblioteka publikoak ===
Dokumentazioak dokumentuen informazioaren errepresentatzea, gordetzea, berreskuratzea eta hedatzea ikertzen du. Informazio-iturriak ustiatzeko sistemak eratzen eta garatzen ditu, ezagutza horiek.
 
Dokumentazio zerbitzuak gai espezializatuentzat erabiltzen dira, eta erabiltzaile talde zehatzak dituzte. Euskal Herriko komunikabideen dokumentazio zerbitzuak enpresa barrurako dira, eta komunikabideko bertako langileek erabiltzen dituzte, bereziki, kazetari moduan identifikatuak daudenak. Enpresako erabiltzaileek ez daukate inolako eragozpenik dokumentazio zerbitzuak kontsultatzeko; kanpokoei, ordea, ez zaie baimentzen edota zerbait ezohikoa da.
 
== Erreferentziak ==
<references />
 
[[Kategoria:Agiritegiak]]
[[Kategoria:Bibliotekonomia]]