Hapi: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xabitxu (eztabaida | ekarpenak)
Orrialde berria: '''Hapi''', ''Jainkoen aita'', bizitzailea eta emankortasun eta ugalkortasunaren sortzailea egipziar mitologian. *Izen egipziarra: '''Hapy''' [[Irudi:Hapy tying.svg|thumb|170px...
(Ez dago alderik)

15:35, 11 urria 2008ko berrikusketa

Hapi, Jainkoen aita, bizitzailea eta emankortasun eta ugalkortasunaren sortzailea egipziar mitologian.

  • Izen egipziarra: Hapy
Hapi
Hapi Memnoneko Kolosoetako tronuan.

Ikonografia

Biluzik dagoen gizona, larruazal berde edo urdinekoa, bizarduna, tripandia eta emakumearen eroritako bularrekin, loto landare bat buruan duela. Bi Niloak sinbolizatzen dituzten bi edalontzirekin. Beste batzuetan bi antzar bururekin. Palmondo adar batekin, denboraren neurtzaile bezala.

Mitologia

Hapi, Nilo ibaiarekin lotuta dagoen jainkoaren izena da, Egiptoko ibai handia, aldi berean errealitate fisiko eta mitologikoa zuena. Niloren garrantzi sinbolikoa, bere ertzetan lupetz emankorra utzi eta ertzak uholdez bustitzen dituenean aberastasuna sortzeko duen ahalmenagatik datorkio. Gainera, Horusen semea zen.

Hep izena, Egiptoko aro aurredinastikotik dator. Gebel el-Silsilako eskualdera lotua. Uste zutenez, Bigehko leizezulo batetan bizi zen, urjauzietatik gertu, bere igel jainkosa harenarekin, nondik urtero irtetzen zen uholdea sortzeko.

Sinkretismoa

Hapi, Osiris eta Nunekin lotuta zegoen.

Gurtza

Bereziki Elefantinan gurtua izan zen, eta ehun bat kaperatan Niloren luzera osoan zehar. Tenplu gehienen harresietan ere irudikatua zegoen. Badaude jainko honen omenezko haitzulo kaperak Gebel el-Silsilan, baina ez zuen bere gurtzarako tenplurik izan.

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Hapi