Elefantina

Koordenatuak: 24°05′30″N 32°53′20″E / 24.09167°N 32.88889°E / 24.09167; 32.88889
Wikipedia, Entziklopedia askea
Elefantina
Datu orokorrak
Garaiera101 m
Motaibai-uharte
Geografia
Map
Koordenatuak24°05′N 32°53′E / 24.09°N 32.89°E / 24.09; 32.89
UTC orduaUTC+01:00
Estatu burujabe Egipto
Egiptoko gobernadore-herria Aswan Governorate
Ur-gorputzaNilo
Hidrografia
Arro hidrografikoaNiloren arroa

Elefantina (arabieraz: جزيرة الفنتين‎; antzinako grezieraz: Ελεφαντίνη) Egiptoko uharte bat da, Nilo ibaian dagoena, lehenengo ur-jauziaren ondoan, gaur egun, Asuan hiria dagoen tokiaren parean. 1360 metroko luzera eta 780ko zabalera du.

Elefantina izena, Ab edo Abu izen egiptoarraren itzulketa da, "elefante" esan nahi duena, arabiarrek "Loreen Uhartea" deitu zuten.

Goi Egiptoko I. nomoaren hiriburua izan zen, To-Khentit "Muga".

Garrantzi handia izan zuen Antzinako garaietatik, garai helenistikoa arte, lehenengo ur-jauziaren ondoan egoteagatik, muga natural bat, non, goarnizio garrantzitsu bat zegoen, Egipto hegoaldeko ibilbideak kontrolatzen zituena.

Elefantinan, Khnum, Satet eta Anuketek eratutako hirukoa gurtzen zen. Tenplu guztiak, Kanbises II.a errege pertsiarrak deuseztu zituen, Ziro II.a Handiaren semeak, K.a. 525 eta 522 urteen bitartean.

Aztarna arkeologikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Elefantina uharteko Nilometroa
  • Khnum jainkoaren omenezko tenplua, Nektanebo II.ak eraikia eta ptolomeotarrek eta erromatarrek amaitu zutena.
  • Heqa-iben tenplua, Elefantina eta Sienako erregea, Egiptoko Antzinako Inperiokoa
  • Nilometroa, Estrabonek deskribatua, pasabide mailakatu bat dena, harkaitzean zulatua, laurogeita hamar mailakoa, alboetan marka batzuk zizelkatuak dituelarik, ibaiaren maila neurtzeko, ezinbesteko erreferentzia egoera ekonomikoa aztertu eta zergen zenbatekoa ezartzeko.
  • Harrizko blokeak, berrerabiliak, Antzinako Egiptoko ia garai historiko guztietakoak.
  • Harkaitzetan zizelkatutako idazkiak, hainbat garaitakoak.
  • Elefantinako Papiroak, judu komunitatearen ohiturak deskribatuz K.a. V. mendean.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

{{#coordinates:}}: cannot have more than one primary tag per page