Bésame (euskaraz: «Musu eman iezadazu») Barricada rock taldearen hamabigarren estudioko disko luzea izan zen. Lana 2002. urtean plazaratu zuten, Dro East West diskoetxearekin. Grabazioa Du Manoir estudioetan egin zen (León-Les Landes). Oso disko gogorra eta iluna da; izenburuak, esaterako, itxura erromantikoa baldin badu, esanahia ez doa hortik: Musu eman iezadazu ipurdian dio letrak. Fernando Coronado bateria-jotzailearen azken diskoa izan zen.[1]