Barricada

Artikulu hau "Kalitatezko 2.000 artikulu 12-16 urteko ikasleentzat" proiektuaren parte da
Wikipedia, Entziklopedia askea

Barricada
El Drogas
Datuak
JatorriaIruñea
Musika motaRock
Urteak1982 - 2013
Produkzioa
Diskoetxea(k)Soñua 1983-1985;
BMG Arriola 1986;
Polygram 1987-1997;
Dro East West 2000-2012;
Taldekideak
Enrique Villareal
Javier Hernández
Alfredo Piedrafita
Ibon Sagarra
Informazio gehigarria
barricada.com.es
Facebook: Barricada.Oficial MySpace: barricada1 Spotify: 5llr3wJl6JrJoHSJAR804R iTunes: 23960903 Last fm: Barricada Musicbrainz: 8fe43356-6902-4311-a80c-f221bfcf3efb Songkick: 245569 Discogs: 1007583 Allmusic: mn0000118583 Edit the value on Wikidata

Barricada 1982an Iruñeko Txantrea auzoan sortutako rock musikako talde bat izan zen. Euskal Rock Erradikalaren mugimenduan sartuta, Hertzainak eta La Polla Records taldeekin kontzertu andana eman zituzten. Denborarekin, rock urbano mugimenduaren barruan sailkatu ziren[1]. Estudioko 15 album eta mila kontzertu baino gehiagoren ostean, rock-aren inguruan gehien nabarmendutako euskal taldeen artean dago, euren ibilbidean zehar milioi bat diskotik gora saltzearen ondorioz diamante-diskoa lortu zutelarik.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jatorrizko osakideak honako hauek izan ziren: Enrique Villarreal Armendaritz (El Drogas), ahots eta baxua; Jose Landa, bateria; Sergio Oses Pagola, bigarren gitarra; (hirurak Kafarnaún taldetik etorriak) eta Javier Hernández Larrea (Boni), ahotsa eta gitarra. Lehen diskoa, Noche de rock&roll, grabatzerakoan Mikel Astrain Antxorena bateria-jotzaileak bat egin zuen. Horren ostean, Sergiok soldaduska egin behar zuenez gero, Alfredo Piedrafita Gomezek ordezkatu zuen[2].

1984an, Mikel Astrain hil zen. Fernando Coronado Olarte sartu zen taldean, bateria-jotzailetzat. Mikelen omenezkoa izan zen bigarren diskoa, Barrio conflictivo, eta batik bat Pon esa música de nuevo kanta.

Hirugarren diskoa (No hay tregua) grabatzean, 1986an, Barricadak RCA diskoetxearekin sinatu zuen. Bien arteko desadostasunen ondorioz, ordea, diskoa argitaratutakoan bertan behera utzi zuten kontratua. 1987an, Polygram Iberia diskoetxearekin bat eginda, No sé que hacer contigo laugarren albuma plazaratu zuten. Hala ere, diskoetxe berriak Bahía de Pasaia kanta zentsuratu zuen, Komando Autonomo Antikapitalistetako lau kideren hilketa oroitzen baitzuen. Horietako bat El Drogasen Txantreako laguna zen. 1989ko Pasión por el ruido diskoko En nombre de Dios kanta ere zentsuratu zen, Opus Deirekin oso kritikoa baitzen.

1988an kaleratutako Rojo diskoarekin taldeak goia jo zuen. Urrezko diskoa jaso zuten arren, lehenengo tentsioak nabaritu ziren taldearen barruan. El Drogasek metal alternatiboa entzuten zuen garai hartan. Zarataren bila, La araña izeneko diskoa kaleratu zuten, inork oso ongi ulertu ez zuen diskoa. Horren ostean, taldeko hiru kidek hiruna disko atera zuten, nork bere aldetik. Alfredo Piedrafitak ez zuen taldea urtero bira bat egiteko moduan ikusten, beti gauza bera jotzen aspertuta baitzeuden. Entseguak gero eta urriagoak izaten ziren, eta urtebete eman ondoren plazaratutako disko akustikoa porrota izan zen.

Polygram Iberiarekiko kontratua 2000n amaitu zen. DRO diskoetxe independentearekin sinatu zuten orduan, Bésame diskoa kaleratzeko. Horren ostean, Fernando Coronadok taldea utzi zuen. Ibon Sagarna Urbano 'Ibi'-k, In Vitro taldeko Piedrafitaren kide ohiak, ordezkatu zuen. Nolabait, bigarren Urrezko Garaia ezagutzen hasi zen taldea.

2006ko ekainean, zuzeneko disko bikoitza atera zuten. Iruñeko Anaitasuna pabiloian eta Gaiarre antzokian grabatua, saxo, teklatua eta harmonika dituzte lagun.

Juanma Bajo Ulloa zinema zuzendariak taldearen hainbat bideo zuzendu ditu. Honen Airbag filmean estra moduan agertu ziren Barricadako kideak.

2011ko abenduaren 2an Drogasek Txarrena taldearen webgunean Barricada taldea uzteko erabakia jakinarazi zuen.[3] Biharamunean Boni, Alfredo eta Ibik komunikatu baten bidez taldearen jarraipena ziurtatu zuten. Baxu-jotzaile lanetan Ander Izeta (Estigia, Nork?, Eraso!) aritu zen ordutik taldean.

2013ko urriaren 1ean, Javier Hernandez Boni-k proiektu pertsonalago batean murgiltzeko asmoz taldetik alde egitea erabaki zuen eta jarraian, Alfredo Piedrafitak Iruñeko Anaitasuna pabiloian urte bereko azaroaren 23an emango zen kontzertuaren ostean taldea desegingo zela adierazi zuen.

Taldekideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1982 1983 1984 1986 1988 1990 1992 1994 1996 1998 2000 2002 2004 2006 2008 2010 2011 2012
Gitarra eta ahotsa Javier Hernández, Boni (†)    
Gitarra eta ahotsa Sergi Oses Alfredo Piedrafita    
Baxua eta ahotsa Enrique Villarreal, El Drogas Ander Izeta    
Bateria Mikel Astrain (†) Fernando Coronado Ibon Sagarna, Ibi    

Diskoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Estudiokoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zuzenekoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bildumak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Barricada 83-85, 1990
  • Los singles, 1995
  • 25 años de rocanrol, (2 CD + 2 DVD), 2008
  • Lo mejor de Barricada, 2013

Omenaldiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Un camino de piedras, 2003

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Alberto Barandiaran: "Milioi bat disko" in 2007ko martxoaren 30eko Berria, 42-43 or.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskal musika
Euskal musika
Artikulu hau Euskal musika Wikiproiektuari lotuta dago. Honelako artikuluekin lagundu nahi baduzu, jo ezazu wikiproiektuaren orrira.