Birreta (klerikala)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Birreta» orritik birbideratua)
Birreta (klerikala)
Catholic ecclesiastical dress (en) Itzuli eta buruko osagarria

Birreta ( latinez : biretum ) klerikoen kapelu mota bat da[1], elizgizonek eta seminaristek ospakizun liturgikoetan edota burua estaltzeko darabiltena, jantzi liturgiko edo sakratu ohikoekin batera (sotana eta elizatorra).

Hainbat forma ditu, baina ohikoena karratua da, goiko aldean hiru pala dituelarik eta erdian borla batekin. Palarik gabeko zatia ezkerreko belarriaren alboan joan ohi da. Kolorea eta ehunaren kalitatea janzten duenaren eliz-duintasunarekin bat dator. Apaizek txapel beltzak janzten dituzte; monsinoreek txano beltza dute borla bioleta duena; gotzainek eta artzapezpikuek birreta bioleta daramate; kardinalek birreta gorriak janzten dituzte borlarik gabeak. [2]

Birretak karguaren arabera: apezpikua, protonotarioa, kanonikoaeta apaiza

Espainiako eliza katolikoan ohikoa izan zen birreta forma batek oinarri biribila dute eta kanporanzko lau punta zorrotz, erdirantz doazen palak izan beharrean (borla erdian bai, ordea)[3].

Amorotoko apaiza birreta espainolarekin, 1919. inguruan

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Fundazioa, Elhuyar. «birreta» Elhuyar Hiztegia (Noiz kontsultatua: 2022-04-01).
  2. Salvem a Liturgia. O Barrete e o Solidéu. .
  3. «The Philippi Collection: The Spanish Bonete - Bonete Español de 4 Picos con Borla» The Philippi Collection 2010-12-26 (Noiz kontsultatua: 2022-04-01).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]