Blue Sky (filma)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Blue Sky (filma)
Jatorria
Argitaratze-data1994
IzenburuaBlue Sky
Jatorrizko hizkuntzaingelesa
Jatorrizko herrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Banatze bideaeskatu ahalako bideo
Ezaugarriak
Genero artistikoafilm erromantikoa eta film dramatikoa
Iraupena97 minutu
Koloreakoloretakoa
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)Tony Richardson
Antzezlea(k)
Ekoizpena
Konpainia ekoizleaOrion Pictures
Bestelako lanak
MusikagileaJack Nitzsche
Argazki-zuzendariaSteve Yaconelli (en) Itzuli
Fikzioa
Kontakizunaren tokiaAlabama
Historia
Jasotako sariak
Nominazioak

IMDB: tt0109306 Filmaffinity: 586385 Allocine: 31047 Rottentomatoes: m/blue-sky Mojo: bluesky Allmovie: v131977 TCM: 69232 Netlix: 60003875Edit the value on Wikidata

Blue Sky 1994ko Tony Richardson ingeles zinema zuzendariak zuzendutako drama film bat da. Jessica Lange, Tommy Lee Jones, Powers Boothe, Carrie Snodgress, Amy Locane eta Chris O'Donnell aktoreek antzeztu zuten.

1990ean filmatu zuten, eta 1991an amaituta zegoen filma, baina Orion Pictures ekoiztetxearen porrota zela eta, ez zuten estreinatu 1994 arte, Richardson zuzendaria hil baino hiru urte beranduago. Hala ere, kritikak harrera ona eman zion filmari eta Emakumezko aktore onenaren Oscar Saria (Jessica Lange) irabazi zuen.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Hank Marshall ofizial oso aditua da AEBko ikerketa nuklearrean, baina arazo bat da bere buruzagientzako bi arrazoigatik. Lehenik, bere emazte Carlyren portaera nolabait aldakorra, izan ere, egokitzen zaien base bakoitzean eskandalua sortzen baitu; bigarrenik, bere zorroztasun nabarmena saio nuklearren segurtasunari dagokionez. Hankek bere egoera kolokan ikusten duenean, bere emaztearen maitasunak emango dio irtenbidea.

Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Tommy Lee Jones: Hank Marshall
  • Jessica Lange: Carly Marshall
  • Powers Boothe: Vince Johnson
  • Carrie Snodgress: Vera Johnson
  • Amy Locane: Alex Marshall
  • Chris O'Donnell: Glenn Johnson
  • Mitchell Ryan: Ray Stevens
  • Dale Dye: Mike Anwalt koronela
  • Timothy Scott: Ned Owens
  • Annie Ross: Lydia
  • Anna Klemp: Becky Marshall
  • Gary Bullock: Vankay doktorea
  • Anthony Rene Jones: helikoptero pilotua
  • Jay H. Seidl: irlako soldadua
  • David Bradford: soldadua
  • Rene Rokk: Yves, NATOko ofizial frantsesa
  • Matt Battaglia: NATOko soldadua
  • Rod Masterson: kazetaria

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]