Alabama

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Alabama
State of Alabama

Ameriketako Estatu Batuak Ameriketako Estatu Batuetako estatua
Alabamako bandera
Bandera
Alabamako zigilua
Zigilua
Ezizena: Yellowhammer State (Mailu hori Estatua)
Goiburua: Audemus jura nostra defendere
Hiriburua Montgomery
Hiri handiena Birmingham
Eremua 135,765 km²
Biztanleria 4,447,100 (2006)
Dentsitatea 33.84 bizt / km²
Map of USA AL.svg
Gobernadorea Robert Bentley (R)
Senatariak 2
Laburdura
ISO 3166-2
Ala.
US-AL
www.alabama.gov

Alabamako Estatua Ameriketako Estatu Batuetako estatu bat da, herrialdeko hegoaldean dagoena. Estatu honen hiriburua Montgomery eta hiri nagusia Birmingham. Iparraldean Tennesseerekin egiten du muga, Georgiarekin ekialdean, Mexikoko Golkoa eta Floridarekin hegoaldean eta Misisipi estatuarekin mendebaldean. Beste estatuekin alderatuz, Alabamak 30. postuan dago azalerari dagokionez eta 23. postua biztanleriari dagokionez, ia 5 milioi biztanlerekin. Estatuak Alabama ibaiaren izena hartzen du ("loditasunaren garbitzailea" esan nahi du), zeinek estatu osoa zeharkatzen duen Mobilera arte.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alabama Ameriketako Estatu Batuetako hego-ekialdean dago. 84 kilometro kosta ditu, non itsas portu bakarra duen, Mobilen. Estatuaren batez besteko garaiera 150 metrokoa da eta punturik altuena Cheaha mendia da 734 metrorekin, Apalatxeetan, estatuaren ipar-ekialdean. Iberiar penintsularen azalera osoaren laurdenaren hainakoa da Alabamaren azalera.

Hiri nagusiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Postua Hiria Biztanleria
(2008)
1 Birmingham 228.798
2 Montgomery 202.696
3 Mobile 191.022
4 Huntsville 176.645
5 Tuscaloosa 90.221
6 Hoover 71.020
7 Dothan 66.505
8 Auburn 56.088
9 Decatur 56.068
10 Madison 38.714
Birmingham, hiririk handiena
Mobile, 3. hiririk handiena

Konderriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Biztanleria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

AEBetako Errolda Bulegoaren arabera, 2008ko uztailean, Alabamak 4.661.900 biztanle zituen, hau da, aurreko erroldarekiko %4,8ko igoera. Azken errolda honen arabera, estatuko biztanleriaren ia %75 kaukasiarrak dira eta ia %25 afroamerikarrak.

Gobernua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alabamako Gobernua 1901ean Alabamako Konstituzioaren ondorioz sortu zen. Konstituzio hau munduko konstituziorik luzeena da 310.000 hitzekin. Ameriketako Estatu Batuetako Konstituzioa baino 40 aldiz luzeagoa da.

Alabaman agintea hiru botereetan banatzen da: Botere legegilea biganberadun Legebiltzarrak osatzen du: Senatua 35 kideekin eta Ordezkarien Etxea 105 kideekin. Legebiltzarraren ardura estatu-legeak idaztea, eztabaidatzea, gainbegiratzea edo deuseztea da.

Botere betearazlea hainbat pertsonek osatzen dute, non Alabamako Gobernadorea buru den. Beste kideak Alabamako Fiskal Nagusia eta gobernuko kabinetekoak kideak dira.

Azkenik, botere judizialalaren aginte gorena Alabamako Epaitegi Gorenari esleitzen zaio.

Alabamar ezagunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Alabama Aldatu lotura Wikidatan