Dunbal

Wikipedia, Entziklopedia askea
Dunbal
danborra
Identifikazioa
Hornbostel-Sachs sailkapena211.212.1

Dunbala perkusiozko musika tresna bat da, menbranofonoen subfamiliakoa, danborra, danbolina, atabala eta tinbala bezala. Tinbala bezala, feltrozko muturra duen mailu batekin jotzen da.

Tamaina[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere tamaina, oso aldagarria izan daiteke. Orkestra sinfonikoetan agertzen dena, dunbal guztien artean, tamaina handienekoa da. Banda musikal eta pop-rock eta jazz taldeetan erabiltzen dena berriz, txikiagoa.

Bonbo legüeroa deritzona, beste dunbal guztien ezberdina da, hau, zilindrikoa baita, beste guztiak biribil-biribilak diren bitartean. Dunbal hau, danbolinaren antzerakoa da, baina luzeagoa eta Argentinan erabilia da

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Perkusiozko musika tresna membranofono gehienak bezala, bere bi aldeetan du mintza, dunbal motaren arabera, material sintetikozkoa izan daitekeena edota animaliren baten larruarekin eginikoa.

Dunbal motak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Orkestra sinfonikokoa
  • Pop-rock eta jazz taldeetakoa eta musika bandetakoa
  • Bombo legüeroa
  • Kultruma
  • Tinya
  • Lankege dunbala

Dunbala agertzen den musika-lan ezagunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dunbala Orkestra Sinfonikoan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ohi, bakarra egoten da, orkestraren azkeneko lerroan, zuzendariagandik urrutien dagoen lerroan, perkusiozko beste musika tresnekin batera.

Dunbala pop-rock eta jazz musika taldeetan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dunbala, kasu hontan, bateriaren erdialdean egoten da. Gainean, danborrak izaten ditu, eta, albo banatan, txindatak. Perkusiozko beste musika tresna batzuk ere izaten dira, danbor erredoblantea edo kaxa, adibidez.

Dunbala musika bandetan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hemen ere, bakarra egoten da. Eta pop-rock eta jazz musika taldeetan egoten denaren oso antzekoa izaten da, baina, pop-rock eta jazz taldeetan, dunbala pedal baten bidez jotzen den bitartean, musika bandetakoa, orkestra sinfonikoetakoa bezala jotzen da, feltrozko mutur bat duen mailu batekin, alegia.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]