National Archives and Records Administration
Itxura
National Archives and Records Administration (euskaraz: «Agiritegien eta Erregistroen Administrazio Nazionala»), ingelesez NARA akronimoarekin ezaguna, Ameriketako Estatu Batuetako Gobernu Federalari atxikita dagoen erakundea da. Bere funtzioa gobernu erregistro eta dokumentu historikoak babestea eta antolatzea da. Halaber, dokumentu horiek publikoaren eskura jartzen saiatzen da, ikerketetan eta hauen ezagutzan laguntzeko.
Eraikinak eta erakusketak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Agiritegi Nazionalen eraikina edo Archives I. National Mall iparraldean dago, Washington Hirian. Jatorrizko egoitza da, 1935ean irekita. Bertan Estatu Batuen historian garrantzitsuak izan diren dokumentuak erakusten dira, besteak beste, 1776ko uztailaren 4ko Estatu Batuen Independentzia Aldarrikapena edo 1787ko irailaren 17an onartutako Estatu Batuen Konstituzioa.
- College Parkeko Agiritegi Nazionalak. Espazio arazoak zirela eta, 1994an ireki zen, Marylandeko Unibertsitatean. Archives II izenez ere ezaguna da.
- Lurraldetako agiritegiak. Estatu Batuen osoan hamabi instalazio daude eta Saint Louisen (Missourin), National Personnel Records Center izeneko bi agiritegi handiak.
- Presidentetza-liburutegiak. NARAren menpe dago ere bai liburutegi horien administrazioa. Berez, liburutegi sare bat da non Herbert C. Hoover presidentearenarekin hasita, presidente guztien dokumentuak gordetzen eta erakusten diren.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Ingelesez):Erakundearen webgune ofiziala.
- (Ingelesez):Libray of Congress.
- (Ingelesez):NARAren bideo-artxiboak Googlen.