Hans Tausen

Wikipedia, Entziklopedia askea
Portrait of the Danish reformator Hans Tausen as a young man. Portræt af reformatoren Hans Tausen som ung. Fra Asmild Kirke
Hans Tausen

Hans Tausen daniar erreformatzailea izan zen (Birkende, 1494 - Ribe, 1561eko azaroaren 11). Martin Lutherren ikaslea izan zen Wittenbergen, eta haren doktrina zabaldu zuen Viborgen. Erreforma sartu zuen Danimarkan. 1530ean, Confessio Hafniensis Danimarkako Erreformari buruzko 43 artikuluren erredakzio-lanak zuzendu zituen. Ribeko apezpiku izan zen (1542), eta teologiako idazki ugari utzi zuen. Luther daniarra deitzen zioten.


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Hans Tausen Aldatu lotura Wikidatan