Martin Luther

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Martin Luther
Martin Luther, 1529.jpg
Bizitza
Izen osoa Martin Luther
Jaiotza Eisleben1483ko azaroaren 10a
Bizilekua Eisleben
Mansfeld
Magdeburg
Eisenach
Erfurt
Wittenberg
Heriotza Eisleben1546ko otsailaren 18a (62 urte)
Hobiratze lekua All Saints' Church
Familia
Aita Hans Luther
Ama Margarethe Luther
Ezkontidea(k) Katharina von Bora
Seme-alabak
Anai-arrebak
Hezkuntza
Heziketa University of Erfurt
(1501 - 1505) master
Hizkuntzak latina
New High Germana
alemana
Lanbidea
Lanbidea hizkuntzalaria, itzultzailea, teologoa, idazlea, irakaslea, monjea, abokatua, Bibliaren itzultzailea eta hymnwriterra
Mugimendua German Renaissancea
Sinesmenak
Erlijioa katolizismoa
Protestantismoa
IMDb nm1051447
Martin Luther Signature.svg

Martin Luther[1] (Eisleben, Alemania, 1483ko azaroaren 10a - Eisleben, Alemania, 1546ko otsailaren 18a) apaiz, irakasle eta teologo alemaniarra izan zen, bai eta erlijio erreformatzaile eraginkorra ere.

Elizaren gehiegikerien aurka idatzi zituen Laurogeita Hamabost Tesiek guztiz bizkortu zuten erreforma protestantearen etorrera. Bere irakaspenak zirela eta, Erreforma Protestantearen mugimendua sortu zen; batik bat protestantismoaren bertsio luteranista bultzatu zuen Luterrek. Eliza Katoliko Erromatarrarekin hainbat alderdi teologiko adostu ezinean, Aita Santuarekiko mendekotasuna apurtzearen alde agertu zen Luther, kristautasunean adar berri bat sortuz. Gaur egun, 70 milioi kristau luterano daude munduan, eta beste 400 miloi inguru beste adar protestanteetan.

Inprimagailuaren asmakizun berria zela medio, Martin Lutherren pentsaera erraz zabaldu zen, beste teologoengan eraginez. Lutherren erreformak mota askotakoak ziren. Tokian tokiko hizkuntza arruntak, eta ez latina, erabili nahi zituen liturgian. Hortaz, Biblia alemanierara itzuli zuen. Apaizen ezkontzen alde egin zuen, eta Luther bera ezkondu egin zen 1525eko ekainaren 13an.

Martin Lutherren bizitzak eta idazlanek Europa Mendebaldeko Erdi Aroaren bukaeran eta Aro Modernoaren sorreran pauso handi bat, agian azkena, ekarri zuten.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehen urteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hans eta Margarethe Luderren semea zen; 1483ko azaroaren 10an jaio zen. 1484an familia Mansfelderra joan zen bizitzera, aitak bertan meategi batzuk zuzendu behar zituelako. Aitak bere semeak ikasketak izatea nahi zuenez, Mansfeld, Magdeburgo eta Eisenacheko eskoletara bidali zuen. 1501an 18 urte zituenean Erfurteko unibertsitatera bidali zuen legegizon izan zedin.

1505ko ekainaren 17an Erfurteko agustindarren monastegian sartu zen. 1506an agustindarren ordenean sartu zen eta hurrengo urtean apaiz egin zuten.

Irakasle eta predikari urteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1508-1546 urteetan Wittenbergeko unibertsitateko irakasle izan zen eta 1512an doktore titulua hartu zuen. Biblia irakasle gisa ezagun egin zen, eta Bibliari buruz eskolan egiten zituen iruzkinen bitartez gorpuztu zuen dotrina protestantea. Hasierako urteetan Elizaren dotrina ofizialetik kanpo ezartzen zuten zalantza handiak sortu zitzaizkion.


Aita Santuarekin gatazka[aldatu | aldatu iturburu kodea]

“95 Tesiak” eta indulgetzien kontrako borroka[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1514an Wittenbergeko parrokian predikari hastea deliberatu zuen, eta urtebetean berealdiko ospea jaso zuen herri xehearen artean, Idatzi Santuen gainean egiten zituen azalpenak zirela eta.

1515ean epistolei buruzko iruzkinak idazten hasi zen. 1517an indulgentzien salmenta bereziki salatzen hasi zen. Ekintza honen ondotik abiatu zen Erreforma prozesua. Indulgentzia bat ondoko hau da: pekatu baten ondoriozko zigorra kendu ahal izatea diruaren truke. Luteroren ustez indulgentziak ez ziren egokiak eta 1516 eta 1517an beren kontrako hiru sermoi predikatu zituen. Bere haserrea handitzen joan zen eta azkenean 1517ko urriaren 31an bere “95 Tesiak” Wittenberg-eko Elizaren atarian jarri zituen. Bere idatzi hau alemanera itzulia izan zen eta oso azkar hedatu egin zen inprentari esker. Bi aste pasatuta bakarrik Alemania osoan zehar zabalduta zeuden, eta handik gutxira jadanik Europa osotik.


Aita Santuaren erantzuna: eskumikatzea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Johan Eck teologoaren eta Tommaso de Vio Caietano domingotarren buruaren erasoek ez zuten atzerarazi eta 1520an An den christlichen Adel deutscher Nation (Germaniar nazioko aitonen seme kristauentzako agiria) agiria, De captivitate Babylonica ecclesiae præludium (Eliza Babilonian gatibu) latinez idatziriko tratatua eta Von der Freiheit eines Christenmenschen (Kristau gizonen askatasunari buruz) liburua idatzi zituen. Hirugarren liburu horretan azaldu zuen Lutherrek Biblia dela autoritate gisa har daitekeen Idatzi Santu bakarra eta fedea dela kristau erlijioaren oinarri nagusia.

1520ko ekainaren 15an, Aita Santuak Exsurge Domine buldaren bitartez, jakinarazi zion Luterori bere doktrinaren 41 puntu ezabatzen ez bazituen eskumikatua izateko arrikuan egongo zela. Luterok, ondoren, Exsurge Domine bulda jendaurrean erre zuen. Orduan Aita Santuak Lutero eskumikatu egin zuen.


Luteroren erbestaldia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wormseko dietak, eskumikaturik, Alemaniar Inperiotik erbestera egotzi zuen (1521). Frederiko Saxoniakoak Wartburg gazteluan jaso zuen eta egonaldi horretan Biblia alemanera itzuli zuen.

Wittenbergera jo zuen berriro eta, erreformaren hasieran berekin batean jardun zuen Thomas Müntzerren aurka jo zuen (Wider die himmlischen Propheten, Zeruko profeten aurka), eta printzeen alde jarri zen laborarien matxinadan (1524-1525); hala ere printzeen sarraskiak salatu zituen.


Luteroren ezkontza eta familia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1523ko apirilaren 8an Luterok hamabi monjeei Nimbschen monasteriotik ihes egiten lagundu zien, komentutik upel batzuetan atera zituen. Horietako hiru beraien senideekin joan ziren eta besteak Wittenbergera. Askeen talde honetan Katharina von Bora zegoen. Jakin zen Lutero edo Nicolas von Amsdorf-ekin ezkondu nahi zuela. 1525ko ekainaren hasieran Luterok Katharinarekin ezkondu nahi zuen. Bere lagunek zerbait esan baino lehen Katharinarekin ezkondu zen, 1525ko ekainaren 13an. Katharina bere senarraren etxera aldatu zen, Wittenbergeko monasteriora. Hiru seme eta hiru alaba izan zituzten:

  • Johannes, 1526ko ekainaren 7an jaio zen, Zuzenbideak ikasi zuen eta Gorteko funtzionarioa bihurtu zen, 1575an hil zen.
  • Elizabeth,1527ko abenduaren 10an jaio zen, behar baino lehen hil zen, 1528ko abuztuaren 8an.
  • Magdalena, 1529ko maiatzaren 5an jaio zen, baina 1542ko irailaren 20 hil zen Luteroren besoetan.
  • Martin, 1531ko azaroaren 9an jaio zen, Teologia ikasi zuen baina inoiz ez zen ailegatu pastore erregularra izatera, 1565an hil zen.
  • Paul, 1533ko urtarrilaren 28an jaio zen, medikua izan zen, 6 umeen aita izan zen eta 1593ko martxoaren 8an hil zen.
  • Margaretha, 1534ko abenduaren 17an jaio zen, 1570ean hil zen 36 urteekin. Ezkonduta zegoen noble prusiano batekin, George von Kunheim.


Eliza Luteranoa eraikitzen[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lutero, apurka-apurka eliza luteranoa antolatzen hasi zen: kultuaren nondik-norakoak zehaztu, kantuak prestatu eta Katixima Handia (1529, Grosser Katechismus) eta Katixima Txikia (1529, Kleiner Katechismus) idatzi zituen. Horrela, erreforma gero eta gehiago zabalduz joan zen.

1530ean Augsburgoko Aitorpena argitaratu zuen, luteranismoaren dotrina testu nagusienetako bat.

1531n protestantismoaren aldeko printze alemanak biltzen zituen Schmakaldar Ligarako artikuluak idatzi zituen; nahiz eta berak publikoki beti mantendu egin zuen Karlos V enperadore alemanari ezin zitzaiola desobeditu, bere erabakiak okerrak baziren ere.


Luteroren azken bidaia eta heriotza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Luterok Mansfelden aurkitu zuen heriotza. Bertara joan zen bere anai-arrebak laguntzeko meategi batzuengatik konde batzuekin zituzten arazoak konpontzen laguntzeko. Bidai horretan zegoela, bat-batean bularrean min handia somatzen hasi zen. Handik egun gutxira hil zen. Hain zuzen ere 1546ko otsailaren 18ko gaueko 2:45etan Eisleben, bere jaioterrian. Wittenbergeko jauregian lurperatu zuten, kristautasuna erreformatu zuen pulpitotik oso gertu.


Luteroren ondarea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Martin Lutero erreforma protestantearen egile nagusietako bat izen zen. Inprentari esker Alemania osoko erreformistek irakurri zituzten bere idatziak eta pentsalari askorengan izan zuen eragina Europa osoan zehar. Bai erreformak bai kontraerreformak garapen intelektual inportatea suposatu zuten. Adibidez jesuiten pentsamentu eskolastikoaren bidez, katolizismoaren kasuan. Biblia alemanera itzuli zuenez, alemaniar literaturaren sortzaileetako bat dela ere esan ohi da. Lurralde luteranoetan erregeen botere absolutua txikitu egin zen. Katoliko eta protestanteen artean erlijio-gerra handiak egon ziren. Luteroren protesten mende bat eta gero, Bohemian gertatutako matxinada batek eragin zuen Hogeita Hamar Urteko Gerra, Alemania txikitu zuen katoliko eta protestanteen arteko gatazka handia.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Martin Luther Aldatu lotura Wikidatan