Sibila Jerusalemgoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Sibila Jerusalemgoa

Bizitza
JaiotzaJerusalem, 1160
Herrialdea Jerusalemgo Erresuma
HeriotzaAkre, 1190 (29/30 urte)
Hobiratze lekuaJerusalemgo Erresuma
Heriotza modua: gaixotasun infekziosoa
Familia
AitaAmalariko I.a Jerusalemgoa
AmaAgnes of Courtenay
Ezkontidea(k)William of Montferrat (en) Itzuli  (1176ko azaroa -
Guy Lusignangoa  (1180 -
Seme-alabak
Anai-arrebak
LeinuaHouse of Gâtinais-Anjou (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakmonarka

Sibila (Jerusalem, 1160Akre, 1190eko uztailaren 25a) Jerusalemgo Erresuma Latindarrako erregina izan zen 1186tik hil zen arte.

Amalariko I.a Jerusalemgoa erregearen eta Ines Courtenaykoaren alaba izan zen. Bere aita 1174an hil ondoren, Balduin IV.a Jerusalemgoa bere anaiaren oinordeko printzesa bihurtu zen. 1176an Gilen Longsworth Montferratekoarekin ezkondu zen eta seme bat izan zuten, Balduin V.a Jerusalemgoa. Gilen hurrengo urtean hil zen eta Sibila 1180an Guy Lusignangoarekin ezkondu zen. Anaia 1185ean hil zen eta semea 1186an eta Sibila eta bere senarra Guy Jerusalemgo tronura igo ziren.

Erregealdiak Ayyubtarren dinastiarekiko liskarrak eta barne-liskarra izan zituen ezaugarri. Guy Hattingo guduan harrapatu zuten 1187ko uztailean, eta Jerusalem Saladinoren eskuetan erori zen hiru hilabete geroago. Sibila 1190ean izurrite baten ondorioz hil zen Akre setioan.