Thyra Danebod

Wikipedia, Entziklopedia askea
Thyra Danebod

Bizitza
JaiotzaSchleswigeko Dukerria, 900
Herrialdea Danimarka
Heriotza? (57/58 urte)
Familia
Ezkontidea(k)Gorm Zaharra
Seme-alabak
LeinuaHouse of Knýtlinga (en) Itzuli
Jarduerak

Thyra Danebod Danimarkako erregina ezkontide bat izan zen X. mendean. Gorm Zaharraren emaztea eta Harald Bluetoothen ama izan zen.

Bere izena, Jellingeko Harriek adierazten dute. Izena, harri txikiko azken bi hitzek iradokitzen dute: "Danmarks bod". Dena dela, ez dago ziurtatzerik hitz hauek Thyrari edo Gormi erreferentzia egiten zioten.

Gorm Thyra baino lehenago hil zela argi dago, baina Thyra noiz hil zen ez dago ziurtatzerik. X. mendearen hasieran jaioko zen. Jellingen lurperatua izan zen, bere senar Gormekin batera.

Elezaharrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Elezahar batek dioenez, Thyrak, Gormekin ezkondu aurretik, honek etxe berri bat eraiki zezala, bertan neguko lehen hiru gauetan lo egin zezala eta izandako ametsak konta ziezazkiola eskatu zuen. Ametsak, beranduago kontatuak izango ziren, ezkontza egunean, eta faraoiak izan zituenaren oso antzekoak ziren, Josek Genesisean interpretatu zituen bezala.
  • Herriak, Thyraren alaba iratxoek harrapatua eta urruneko iparraldeko erresuma batetara eramana izan zela dio, Halogaland eta Bjarmaland baino urrunago.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Thyra Danebod Aldatu lotura Wikidatan