Edukira joan

Berthé Aïssata Bengaly

Wikipedia, Entziklopedia askea
Berthé Aïssata Bengaly
Bizitza
JaiotzaKoutiala (en) Itzuli1957ko maiatzaren 20a
Herrialdea Mali
Heriotza2024ko maiatzaren 31 (67 urte)
Hezkuntza
HeziketaEcole Normale Supérieure of Bamako (en) Itzuli
Tulane Unibertsitatea
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria

LinkedIn: mm-berthé-aissata-bangaly-853250a9 Edit the value on Wikidata

Berthé Aïssata Bengaly (Koutiala, 1957ko martxoaren 20a2024ko maiatzaren 31[1]) maliar nutrizionista eta politikaria izan zen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bamakoko Goi Mailako Arauzko Eskolan ikasi zuen eta 1985ean kimikan lizentziatu zen. 1995ean nutrizionismoko masterra egin zuen New Orleanseko Tulane Unibertsitatean. 1985etik 1986ra kimika irakatsi zuen Bamakoko Notre-Dame du Niger lizeoan. 1990etik 1995era Bamakoko Landa Ekonomia Institutuan aritu zen ikertzaile gisa, eta 1996tik 2001era Texasko A&M unibertsitatean[2][3]. Sukaldaritzako errezetak hobetzeko ikerketengatik egin zen ezaguna[4]. Besteak beste, Malin ospetsuak diren Deliken sorgozko gailetak prestatzeko teknologia garatu zuen[3].

2002ko urriaren 16tik 2005eko ekainaren 20ra Maliko Emakume, Haur eta Familia ministroa izan zen, eta 2013ko irailaren 8tik 2015eko urtarrilaren 10era Eskulangintza eta Turismo ministroa[2].

Hiru seme-alaben ama zen[3]. 2024ko maiatzaren 31n hil zen, 67 urte zituela, gaixotasun labur baten ondorioz[1].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b (Frantsesez) «#Mali : L’ancienne ministre Mme Berthé Aïssata Bengaly tire sa révérence» MaliWeb 2024-06-01 (Noiz kontsultatua: 2024-06-02).
  2. a b (Frantsesez) «En 57 ans d’indépendance : Le Mali a connu 57 femmes ministres» MaliWeb 2017-07-29 (Noiz kontsultatua: 2024-06-02).
  3. a b c (Frantsesez) «Berthé Aissata Bengaly» aBamako (Noiz kontsultatua: 2024-06-02).
  4. (Frantsesez) Thior, Birama. «Mali : Décès de l'ancienne ministre Berthé Aïssata Bengaly» Senegal7 2024-06-01 (Noiz kontsultatua: 2024-06-02).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]