Bezero-zerbitzari

Wikipedia, Entziklopedia askea

Bezero-zerbitzari eredua edo arkitektura programak eta makinak zatitzeko eta bereizteko modua da, bakoitzak burutzen duen lana eraginkortasun handiagoz eta errazago egiteko asmoz. Arkitektura honetan prozesuaren ahalmena zerbitzariaren eta bezeroen artean banatzen da.

Banatutako programa bateko funtzionaltasunean hiru geruza bereiz daitezke:

  1. Datu-base maneatzailea (biltegiratze maila )
  2. Aplikazio edo arau maneatzailea (maila logikoa)
  3. Erabiltzailearen interfazea (aurkezpen maila)

Arkitektura monolitikoan (trinkoan) ez dago banaketarik, hiru mailak makina berean prozesatzen dira.

Bezeroaren osagaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Interfazea: Erabiltzailearekin elkar eragiteko.
  • Atal lokala: Makina lokalean prozesuak egikaritzen ditu. Edozein aplikazio arrunta izan daiteke.
  • Atal banatua: Sarearekin elkar eragiten du, zerbitzariaren eskaerak egiteko eta honengandik erantzunak jasotzeko balio du.

Zerbitzariaren osagaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Atal lokala: Erabiltzailearen eskaerak prozesatzeko.
  • Atal banatua: Sarearekin elkar eragiten du.
  1. Bezeroen eskaerak jaso
  2. Zerbitzariaren atal lokalera pasatu bertan prozesatzeko
  3. Jaso prozesatutako emaitzak eta bueltan saretik bezeroari erantzuteko prozesuak burutzen ditu.


Komunikazio prozedura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bezero-zerbitzariren komunikazio prozedura

denbora

BEZEROA

ZERBITZARIA

0

Datuak prestatu

Eskaerak itxaron

1

Zerbitzua eskatu

Eskaerak itxaron

2

Erantzuna itxaron

Eskaera prozesatu

3

Erantzuna itxaron

Emaitza itzuli

4

Erantzuna prozesatu

Ikus, Gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]