Biarritz En Eté

Wikipedia, Entziklopedia askea

Biarritz En Eté Biarritzen uda aldean ("eté" uda da frantsesez) ospatzen den pop musika jaialdia da. Lehenengo ekitaldia 2018an uztailaren 20tik 22ra antolatu zen Miladyko hondartzan.

Big Festival jaialdiak utzitako lekua bete zuen Biarritz en Ete!, Miarritzeko festibalak. Antolatzaileek jakitera eman zutenez, bi agertoki atonduko zituzten, eta 40 bat artista igaro ziren bertatik. Atabal gaurko musika zentroarekin izandako inizitiba horrek Super! agentzia artistikoaren eta Les Nouvelles Editions Indépendantes media-taldearen laguntza izan zuten egitasmoa garatzeko. Aurkeztu zituzten lehenengo musika taldeak hauek izan ziren: Phoenix, Etienne Daho, Cigarettes After Sex, Juliette Armanet, Lomepal, The Black Madonna, L'Imperatrice, Angele, Agar Agar, Caballero & JeanJass, Yellow Days, Malick Djoudi eta Kepa. Antolatzaileek berek azaldu zutenez, egitarauan «nazioarteko eta Frantziako» taldeak uztartu nahi zituzten, eta baita «artista ospetsuak eta hazten ari direnak» ere. Jaialdia Ozeanoaren Hiriaren eta Milady hondartzaren inguruan egin zen[1]. Biarritzeko musika jaialdi honetan guztira, berrogei talde inguru aritu ziren, hainbat agertokit

Antolatzaileek jakitera eman zutenez, 2018ko jaialdiak poztasuna, pop musika eta ozeanoa izango zituen ardatz.

Biarritz en Éte! jaialdiak hiru ezaugarri nagusi ditu: "pop musika, euskalduna, ekologikoa".[2].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]