Bibrazio

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Menbrana zirkular batean ager litekeen bibrazio modoetako bat

Bibrazioak medio jarrai edo kontinuo batean zehar hedatzen diren eta deformazio eta tensioak sortzen dituzten perturbazio elastiko mekanikoak dira. Ingeniaritza eta estrukturagintza dira bibrazioen azterketa zientifikoa burutzen duten diziplinak.

Oso garrantzitsua da estrukturengan bibrazioek duten eragina aztertzea hauen haustura eragin dezaketen zenbait fenomenoren jatorria baitira, besteak beste nekea edota erresonantziaren jatorria. Nekean indar oszilanteek muga teorikoen azpitik hausturak sortzen dituzte eta erresonantzian sistemak maiztasun jakin batzuetara kitzikatzen badira hauen oszilazioen anplitudearen balioa ikaragarri hazi liteke jasan litezkeen balioetatik haratago.