Edukira joan

Biharamuneko pilula

Wikipedia, Entziklopedia askea
Biharamuneko pilula
Motaahotiko antisorgailu eta emergency contraception (en) Itzuli
Identifikatzaileak

Biharamuneko pilula edo koito osteko pilula[1] aho-larrialdiko antisorgailu femeninoen talde txiki bat da, ulipristal azetato, mifepristona eta lebonorgestrel sendagaiek osatua (horiei meloxicam gehitu dakieke).[2] Botika horiek nahi ez diren haurdunaldiak prebenitzeko erabiltzen dira, besteak beste, nerabeen haurdunaldiak, lehenengo orduetatik hasi eta babesik gabeko sexu-harremanak izan eta 2 egunera arte (48 ordu). OMEren arabera, larrialdiko pilula antisorgailuen haurdunaldi-arriskua % 52tik % 94ra murrizten da, eta eraginkorragoa da sexu-harremanaren ondoren zenbat eta lehenago hartu.[3]

Ahotiko beste antisorgailuek bezala, biharamuneko pilulak ez ditu sexu-transmisiozko gaixotasunak babesten. Emergentziazko pilula hauek sor ditzaketen albo-ondorioak asko izan daitezke eta kasu batzuetan larriak, sarri hartzen badira.[4]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskalterm: [Ginekologia Hiztegia] [2015]
  2. (Ingelesez) James Trussell, Elizabeth G. Raymond, MD,. Emergency Contraception: A Last Chance to Prevent Unintended Pregnancy. .
  3. (Gaztelaniaz) OME. «Anticoncepción de emergencia», Nota OMS N°244. .
  4. (Gaztelaniaz) Germany, gofeminin.de GmbH, 51149 Koeln,. (2016-04-27). «La píldora del día después: todo lo que debes saber Seguridad y efectos secundarios de la píldora del día después - Onmeda.es» onmeda.es (Noiz kontsultatua: 2018-06-14).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]