Sexu-transmisiozko gaixotasun

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.

Sexu-transmisiozko gaixotasuna edo sexu bidez transmititutako gaixotasuna (STG) harreman sexualen bitartez harrapatzen den gaitz infekziosoari deritzo. Gaixotasun benereoak ere deitzen zaizkie gaitz hauei, Venusi (maitasunaren jainkosari) aipamena eginez. Gaixotasun hauen hedapenean eramaileek (hots, infektatuta dauden pertsonak eta gaitzaren sintomak ez dituztenak) eginkizun oso garrantzitsua jokatzen dute, jende asko kutsatu baitezakete harreman sexual ugari badituzte.

Gaixotasun mota hauen eragileak bakterioak edo birusak dira gehienetan, baina onddoak eta protozooak ere STGak sor ditzakete.

XX. mendeko 70eko hamarkadan zientzialariek uste zuten sexu-transmisiozko gaixotasunek osasun arazo izateari laster utziko ziotela. Hala ere, HIESa bezalako gaitzen agerpenak, alde batetik, eta hainbat bakterioek garatu dituzten erresistentzia mekanismoek, bestetik, aurreikuspen baikor horiek errotik aldatu dituzte.

Dena den, gaur egun STG gehienak tratatu eta senda daitezke. Orokorrean, bakterioek eragindakoek pronostiko hobea dute birusek eragindakoek baino, azken hauek sarritan gaitz kronikoak bihurtzen baitira.

Harreman sexualez gain, STG batzuk beste mekanismo batzuen bidez kutsa daitezke: odola edo beste gorputz-isurkarien bidez, esaterako. Era berean, ez dira gutxi egoera fetalean infektatzen diren umeak, haurdun dauden emakumeek mikrobio patogenoak badituzte, fetura iristen direnak [1].

STG gehienek kalte egiten diete gizon zein emakumeei, baina emakumezkoengan osasun arazoak larriagoak izan ohi dira (Fallopioren tronpen buxadura, umetoki-lepoko minbizia, abortuak, jaioberriaren itsutasuna...). Horretaz gain, sexu-transmisiozko gaixotasuna duen emakume haurdunak ume jaioberriari kalte larriak eragin diezaizkioke.

Epidemiologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

STGak osasun arazo itzela dira mundu osoko osasun erakundeentzat, haien prebalentzia-tasa handia dela eta. Egunero milioi bat pertsonek mota horretako gaixotasun bat harrapatzen dute mundu osoan (400 milioi pertsonak urtero), batez ere sifili, gonorrea, klamidiasi eta HIESa. AEB-etan soilik 12 milioi gaixo agertzen dira urtero, 3.500 milioi dolarretako gastu soziala eragiten dutenak [2].

Profilaxi[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Prebentzioa da tresnarik onena sexu-transmisiozko gaixotasunei aurre egiteko: bikote sexualen kopurua mugatu, higiene-arauak zorrotz bete eta -batez ere- preserbatiboaren erabilera orokortu.

Munduko herrialde garatuetan (Europan eta Ipar Amerikan) ahotiko antisorgailuen hartzearen hedapenak ohitura sexualen lasaikeria ekarri du, STG-en intzidentzia areagotu duena. Prebentzio neurriak ezinbestekoak dira gaixotasun horien intzidentzia-tasa gutxitzeko.

Gaitzak eta mikrobio eragileak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bakteriar jatorrikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Birus-jatorrikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Onddo-jatorrikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Protozoo-jatorrikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Madigan M.T., Martinko J.M., Parker J. Brock Mikroorganismoen biologia (2007) E.H.U-ak euskaratua:941 orr.
  2. Ingraham, John L, Ingraham Catherine A Introducción a la microbiología vol. 2, Editorial Reverté 1998: 593-594