Bis dat qui cito dat

Wikipedia, Entziklopedia askea

Bis dat qui cito dat latindar esamoldea da eta euskaraz, hitzez hitz, "Bi aldiz ematen du azkar ematen duenak" esan nahi du.

Jatorria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Publilio Sirioren Sententiae [1] aforismo liburuan du jatorria: Inopi beneficium bis dat, qui dat celeriter eta Beneficium egenti bis dat, qui dat celeriter. Publio Siroren aforismoak behartsuek egin ditzaketen mesedeez ari dira. Azkar egiten bada bi aldiz egiten da mesede: bata, egiten denean, eta bestea, presaz behar duenaren zain ez dagoenean.

Baliokideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskarazko "Laster emaile, bitan emaile" [2] esamoldearen parekoa da. Oihenartek jasoa zuen bere Euskal atsotitzak eta neurtitzak[3] liburuan 60. bezala.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Publilius Syrus» www.thelatinlibrary.com (Noiz kontsultatua: 2020-06-23).
  2. «Gotzon Garate - Atsotitzak - Online Kontsulta zerbitzua» www.ametza.com (3813. bezala) (Noiz kontsultatua: 2020-06-23).
  3. Oihénart, Arnauld, 1592-1667.. (2003). Euskal atsotitzak eta neurtitzak = Proverbes et poesies basques = Proverbios y poesías vascas. Real Academia de la Lengua Vasca / Euskaltzaindia ISBN 84-95438-14-3. PMC 62034787. (Noiz kontsultatua: 2020-06-23).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]