Bitchū Matsuyama gaztelua
Bitchū Matsuyama gaztelua Bitchū Matsuyama jō | |
---|---|
松山城 高梁城 備中松山城 | |
100 Fine Castles of Japan | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Japonia |
Japoniako prefekturak | Okayama |
Japoniako hiria | Takahashi |
Ōaza | Uchisange |
Kokapen fisikoa | Mount Gagyū (en) |
Koordenatuak | 34°48′33″N 133°37′20″E / 34.809089°N 133.622325°E |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1240 |
Jabea | Mizunoya Katsutaka (en) Ōishi Yoshio (en) |
Arkitektura | |
Materiala(k) | zurra |
Ondarea | |
Webgune ofiziala | |
Bitchū Matsuyama gaztelua (japonieraz: 備中松山城 Bitchū Matsuyama-jō ) Takahashi gaztelua bezala ere ezaguna, Japoniako Okayama prefekturako Takahashi hirian kokatuta dagoen gaztelu japoniar bat da. Gaztelu hau ez da Ehime prefekturako Matsuyama hirian dagoen Matsuyama gazteluarekin nahastu behar. Gaztelu honen berezitasunik aipagarrienetako bat Japonia osoan itsasoaren mailatik altuen dagoena izatea da.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gaztelua, jatorrian gertuko mendi baten eraiki zuen 1240an Akiba Shigenobuk. Takahashi Muneyasuk gaztelua kokapen berri batean eraiki zuen Gagyū mendian 1331n, gaur egungo kokapena Muneyasuk eraikitakoarenaren oso ezberdina den arren. Gaur egungo gaztelua 1683koa da, Mizunoya Sakyonosuke Katsumunek gaztelua egundaino dagoen tokian eraiki zuenean. Itakura Katsuyoshi tokiko daimyō bihurtu zen 1744an eta bere ondorengoek gobernatu zuten gaztelua Meiji berrezarpeneraino.
Edo aroa amaitu ondoren, gaztelua partzialki suntsitua izan zen, eta zutik geratu zen gainontzeko guztia bertan behera utzia izan zen. 1929an zaharberritze lanak hasi ziren, eta gazteluaren 3 zati salbatu ahal izan ziren: yagura, harresiaren zati txiki bat eta tenshua edo dorre nagusia.
Azken urteetan gazteluaren zatiren batzuk berreraiki egin dira dauden egiturak gehiago izateko, hauek Japoniako gobernuak Ondasun Kultural Garrantzitsu izendatu dituelarik.
Jatorrizko tenshu edo dorre nagusia mantentzen duen yamashiro edo mendiko gaztelu bakarra izateagatik da ospetsua.